Skip to main content

"Borroka hau lasaitasunez, behar bezala eta indar politiko demokratiko guztiekin irabaziko dugu"

Pilar Garridok lasaitasunerako deia egin du, Konstituzio Auzitegiak demokraziari emandako kolpe gogorraren aurrean.

Unidas Podemosek hainbat ekimen legegile jarriko ditu abian instituzioetako goi-instantziak berritzeko – Auzitegi Konstituzionala eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia –, lasaitasunez, ondo eginda eta indar politiko demokratiko guztiekin, horrek gure demokrazia indartuko baitu.

Aldi berean, gure lanarekin jarraituko dugu, gehiengo sozialentzako eskubideak berreskuratuko dituzten eta hauteskundeetara aurkeztu gabe agintzen jarraitu nahi duten pertsonen pribilegioak eta zigorgabetasuna amaituko dituzten legeak onartzen.

Eskuin politiko, mediatiko eta judizialek ez dute onartzen botererik ez izatea, hautestontzietan irabazi ez ez duten boterea ez edukitzea. Horregatik uste dute legez kanpokoa dela koalizio-gobernua, eta behin eta berriz esaten dute Gobernuaren gehiengo legegilea arriskutsua dela, Espainia hausten duelako. Koalizio-gobernua inbestidura-gehiengoarekin martxan jartzen ari den aurrerapen sozial eta demokratikoak gelditu nahi dituzte, gutxi batzuen pribilegioekin amaitu ez dezagun, oligarkia ekonomikoaren pribilegioekin eta finantza-higiezinen botere handiekin.

Auzitegi Konstituzionalak kolpe gogorra eman dio demokraziari. Bere erabakiak ez du inolako lege-oinarririk, ez baitu Konstituzioak babesten, ezta Konstituzio Auzitegiaren Lege Organikoak ere, haren funtzionamendua arautzen duen araua baita, eta ez du legitimitaterik, bi magistratu "okupek" hartu baitute parte erabakian, agintaldia iraungita, interes partikularrengatik besaulkiari atxikitzen direnak.

Lege baten tramitazioa geldiaraztea oso larria da, legeak herriaren borondatearen adierazgarri direlako. Ganbera legegileen autonomia zein botereen banaketa urratu dira, eta bi printzipio horiek edozein estatu demokratikoren oinarria dira.

 PODEMOS Ahal Dugu

21 Abendua 2022

Articulos relacionados

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input