Skip to main content

"Barkaezina da Gazako genozidioaren ahanztura interesatua eta koldarra"

Miren Gorrotxategi, Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak, Felipe VI.aren hitzaldia baloratu du gaur goizean

Erregeak ezan zuenari erreparatzen  baldin badiogu esan daiteke kontituzioaren aldarrikapen bat egin zuela, baina oso aldarrikapen iluna, ilunena behintzat. 

Kontituzioa, demokraziaren marko, eskubideen marko, askatasunen marko eta pluraltasunaren marko bezala hartu beharrean, erosi egin zuelako eskuinaren eta ultraeskuinaren markoa esanez konstituzioa arriskuan dagoela. 

Eta esan ez zuenari begiratzen baldin badiogu hor badago hutsune nabarmen eta barkaezin bat eta da Palestinari kasu egitea, iazkoan hainbatetan errepikatu zuen Ukrania hitza eta Ukraniako gerrari egin zion erreferentzia oraingo honetan, Palestinarik, Gazarik ez da existitzen. 

Leku bat, zeinean, gaur Israelgo Estatuak  okupatu egin duen lurralde bat  eta genozidio bat egiten ari den. Dagoeneko, gutxienez 20000 pertsona hil dira eta horietatik erdia umeak dira. 

Eta gaurko egunean, gabonetan, gabon egunean gogoratzen dugunean Jesus jaio zela, hain zuzen ere, han, Palestinan, bere familia ihesika zebilela okupaziotik. ba aipamenik ez egitea barkaezina da. 

Horregatik guk, gure aldetik, gure elkartasun eta maitasuna nahi diegu adierazi, Palestinako familiei, umeei, hango biztanleei eta orokorrean bere lurraldetik alde egin behar duten guztiei, maite duten guztia alde batera utzi, badaudelako okupaziotik ihesika, gerratik ihesika, injustiziatik ihesika.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input