Skip to main content

“Gaur Kongresuan ikusi dugu nork defendatzen dituen euskal langileen interesak eta eskubideak”

Euskadiko Podemos Ahal Dugu-ko koordinatzaile nagusi eta Unidas Podemoseko diputatua pozik agertu da lan-erreforma baliozkotzeagatik, nahiz eta ezin den ulertu zergatik errefusatu duten EAJk eta EH Bilduk: “Ez dute euren ezetza azaltzen jakin. Zergatik baztertzen dute ona dela onartu arren? Euskal langileak, behintzat, ez dira irabazten dutenak. Alderdi politiko horiek zertara jokatzen duten galdetu beharko da”


“Gaur Kongresuan ikusi dugu nork defendatzen dituen euskal langileen interesak eta eskubideak”, adierazi du Pilar Garridok borobiltasun osoz, osoko bilkurak ostegun honetan koalizio gobernuak onartutako lan-erreforma baliozkotu ondoren.

Testua atzera bota dute, besteak beste, EAJk eta EH Bilduk, nahiz eta osoko bilkuran ez duten azaltzen jakin  lan-erreformari emandako ezezko botoa. “Ez dute behin ere esan lan-erreforma honek langileei kalte egiten dienik; aitzitik, lan-erreforma ona dela onartu dute. Horregatik, argi eta garbi galdetu behar zaie: zergatik agertzen dira lan-erreforma honen aurka? Nork irabazten du aurkako jarrera horrekin? Euskal langileak, behintzat, ez dira irabazten dutenak. Alderdi politiko horiek zertara jokatzen duten galdetu beharko da”, azpimarratu du Garridok.

Osoko bilkuran, hau azpimarratu du Garridok: “Yolanda Díaz Espainiako Gobernuko presidenteorde eta Lan ministroak oso gutxitan aipatzen den lan-erreformaren edukiaz nola mintzatu den ikusi dugu: hau da, langile ezegonkor askok urtean 2.000-3000-4000 euro gehiago kobratuko dituzte, langileen negoziazio-jarrera nola indartzen den, lan-erreformaren eragina nola islatzen den dagoeneko egiten ari diren kontratuetan, nola dauden gero eta kontratu mugagabe gehiago, eta bereziki Euskadin; hain zuzen, aldi baterako kontratuak  arazo handia diren lurraldean…”

Laburbilduz, Kongresuak egiaztatu ahal izan du “euskal langileentzako eskubideak de facto berreskuratzen ari direla”; eta bitartean, EAJk eta EH Bilduk  Euskadiko langileei “ezetz” esaten diete, lan-erreformak dakartzan aurrerapen handiei etekina ateratzeari begira. “Zergatik baztertzen dute ona dela onartzen duten testua? Langileei azaldu beharko diete”. Hitz hauekin amaitu du Euskadiko Podemos Ahal Dugu-ko koordinatzaile nagusi eta Unidas Podemoseko diputatuak.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input