“Atsedenik gabe lanean jarraituko dugu, Euskadi justizia sozialaren, berdintasunaren eta aurrerapenaren eredu izan dadin”
Richar Vaquerok Hiritar Kontseilu Autonomikoaren bileran adierazi du Podemos Euskadik “ekintzekin eta hitzekin” erakutsi duela “ezinbesteko indar politikoa dela jendearen bizitza hobetzeko”
Gaur goizean, Podemos Euskadiko Hiritar Kontseilu Autonomikoa (HKA) Gasteizen bildu da. Richar Vaquero alderdiaren koordinatzaile nagusiak, batzarra hasi aurretik emandako diskurtsuan, eskerrak eman dizkie exekutiboari eta Euskadiko Hiritar Kontseiluari egindako lanagatik, konpromisoagatik eta erabakitasunagatik, haien ahaleginik eta dedikaziorik gabe ez zelako posible izango zerga berrikuspen proiektuaren akordioa. Era berean, negoziazioetan parte hartu duten Podemoseko kideen lana aitortu du, “neurri bakoitza konbentzimenduz defendatu dutelako eta politikaren erdigunean gehien behar dutenak jarri dituztelako”. “Eskerrik asko zuen entregagatik eta Podemos Euskadi indar eraldatzailea dela erakusteagatik”, eskertu du.
Vaqueroren ustez, “gaurkoa oso egun garrantzitsua da”, bai bere alderdiarentzat, bai herritarrentzat: “Erakutsi dugu, ekintzekin eta ez hitzekin bakarrik, ezinbesteko indar politikoa garela jendearen bizitza hobetzeko. Eta Euskadin inflexio-puntu bat suposatzen duen zerga-arloko akordio batekin egin dugu. Akordio hori negoziazio gogor baten ondoren eta konpromiso irmo batekin lortu dugu, eta milioi bat laguni baino gehiagori egingo die mesede, euskal biztanleriaren ia % 50ari. Ospatu beharreko lorpen kolektiboa da, eta harrotasunez betetzen gaitu ”.
Alderdiko koordinatzaile nagusiak ziurtatu du lortutako akordioak mugarri bat ezartzen duela, eta, Podemosi esker, Euskadik zerga sistema bidezkoagoa, progresiboagoa eta solidarioagoa duela gaur egun. Halaber, adierazi du bere indar politikoan ez dutela politika egiten “gutxi batzuei mesede egiteko, gehiengoaren bizitza hobetzeko baizik”. Lortu dugu 20.000 eurotik beherako errentek, eta PFEZrik ordainduko ez dutenek, alokairu gisa ordaindu dutenaren % 35eraino jaso ahal izatea. Horrek benetako arintzea dakar milaka familia, gazte, emakume eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzat. Historian lehen aldiz, gutxien dutenek Foru Ogasunaren laguntza zuzena jasoko dute. Urrats izugarria da gizarte bidezkoago baterantz ”, adierazi du.
Etxebizitza EAEko arazo handienetako bat dela jakinda, Podemos Euskadik ere urrats erabakigarriak eman ditu arlo horretan: “Datuak Etxebizitza Ministeriora bidaltzea desblokeatzea lortu dugu, funtsezko urratsa baita Erreferentziazko Prezioen Indizeak finkatzeko eta Euskadin alokairuaren prezioak arautzeko. 2025eko martxotik apirilera bitartean, Foru Aldundiek gaur egun eskuragarri duten informazioa bidaliko zaio Etxebizitza Ministerioari, erreferentziazko indizeak egiteko eta etxebizitzaren prezioak topatzeko. Jendearen bizitza hobetuko duten neurri zehatzak dira ”.
Horiek dira Podemos Euskadik berrikuspen fiskalaren proiektuan sartzea lortu dituen 27 neurrietako batzuk. Hala ere, Vaquerok aitortu duenez, “akordio hori ez da Podemos Euskadik bakardadean egingo lukeena”. Baina lortu duena izan da proiektu fiskala ezkerrera biratzea. “Gehien dutenek gehiago ordaintzea lortu dugu, enpresa handiek eta finantza erakundeek dagokiena ematea, eta errenta txikienek benetako babesa jasotzea”, adierazi du.
Era berean, kordinatzaile nagusiak uste du akordioak agerian uzten duela Podemos Euskadi erabakigarria dela. “Euskadik justiziaz eta berdintasunez aurrera egin dezan beharrezkoak diren aldaketak bultzatzen dituen indarra gara. Eta inork ez dezala zalantzarik izan: egiten jarraituko dugu. Gehiengo sozialaren, langileen, zailtasun gehien dituztenen, entzungo dien eta benetako konponbideekin erantzungo duen politika behar dutenen eskubideak defendatzen jarraituko dugu ”, iragarri du.
Gainera, konpromisoa hartu du “atsedenik gabe lanean jarraitzeko, Euskadi justizia sozialaren, berdintasunaren eta aurrerapenaren eredu izan dadin”. “Horretarako jaio ginelako eta horretarako jarraitzen dugulako hemen: gauzak aldatzeko eta beste politika bat posible dela erakusteko”, aitortu du.
Azkenik, Vaquerok esan du Podemosek gobernatzen duenean, erabakitzeko ahalmena duenean, jendearen bizitza hobetu egiten dela. “Hori da gure izateko arrazoia. Jarrai dezagun aurrera egiten, ilusioz, konpromisoz eta historiaren alde egokian gaudela ziurtatuz ”, amaitu du.
Exekutibo berria
Gaurkoa HKAren lehen bilera izan da, ofizialdutako Zuzendaritza berriarekin. Bertan, Antolakuntza Idazkaritza Leticia Jimenezek hartzen du; Idazkaritza Politikoa, Luis Miguel Lapeñak; Larrialdi Klimatikoaren eta Ekoizpen Ereduaren Idazkaritza, Xabier Marrerok; Erakunde Ekintzako Idazkaritza, Gustavo Angulok; Udaletako Idazkaritza, Ana Viñalsek; Gizarte Zibileko Idazkaritza, Joseba Andoni Fernandezek; Komunikazio Idazkaritza, Ines Unzagak; eta Feminismoen Idazkaritza, Thania Pazosek. Gainera, Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusietako bozeramaile David Rodriguezek eta Eneritz de Madariagak osatutako dute Aholkularitza Taldea.
PODEMOS Ahal Dugu