Skip to main content

"Argi geratu da Gipuzkoako Aurrekontuak ez diola aurrerabideari begiratzen, eskuinera begiratzen duela baizik, eta, beraz, aurka bozkatuko dugu"

EAJk, PSEk eta PPk euren botoak batu dituzte arrabola pasatzeko eta Elkarrekin Podemosek aurkeztutako ehun zuzenketak bertan behera uzteko, 38,4 milioi eurokoak.

🗣Miren Echeveste: "Ogasuneko Batzordea BBNNetan bukatu dugu, non Gipuzkoako aurrekontu orokorrerako zuzenketa partzialak bozkatu ditugu. Sorpresarik ez: EAJk, PSEk eta PPk beren bozkak batu egin dituzte eta "rodilloa" pasa dute. Ezkerretik planteatu ditugun zuzenketa guztien aurka bozkatu dute.

Zeren aurka bozkatu dute? Genero indarkeriaren aurkako itunaren aurka, gure hirien erresidentzia handitzearen aurka, desamiantoaren aurka, berdintasun pokitiketan gehiago inbertitzearen aurka, gure ingurumena zaintzeko inbertsioen aurka, gizarte politiketan inbertsio gehiago egitearen aurka. Horren aurka, guztiaren aurka bozkatu dute.

Aurrekontuak zeuden moduan mantentzen dira. Oso aldaketa gutxi ezarri dituzte, hain zuzen ere, Alderdi Popularra hasiera-hasieratik oso eroso sentitzen zelako aurrekontu proiektuarekin. Eskuinekoa delako, kontserbadorea delako, eta badakigulako noren alde egiten duten, gehien dutenen alde, beti bezala.

Gure partetik, salatu egin behar dugu. Gainera, negoziazioan negoziatu dituzten bi zuzenketa oso larriak iruditzen zaizkigulako. Negoziazioan zuzenketa gutxi jarri baldin badituzte ere beraien artean, bi zuzenketa lotu dituzte karga ideologiko oso handiarekin. Hain zuzen ere, migratzaileen harrera eta formakuntzarekin lotutako bi zuzenketa onartu dizkiote Alderdi Popularrari aurrekontuen alde bozkatzeko eta akordioa ixteko.

Badakigu zein den Alderdi Popularra, Euskadikoa, Espainiakoa, Europakoa, badakigu zer nolako diskurtso xenofoboa ari den zabaltzen migratzaileen aurka. Hain zuzen ere, PP horrekin, Alderdi Popular horrekin, Gobernu Foralak itxi du beren aurrekontu akordioa.

Gu aurrekontu proiektu honen aurka bozkatuko dugu, kontserbadorea dalako, eta baita ere orain eskuineko karga ideologikoa hartu duelako"

 

 PODEMOS Ahal Dugu

17 Abendua 2024

Articulos relacionados

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input