Podemos Euskadik salatu du Urdaibaiko biosfera berriro ere arriskuan dagoela: “EAJk eta PSEk ez diote uko egiten natura-erreserba honekin negozioa egiten jarraitzeari”
Eusko Jaurlaritzaren ‘proiektu estrategikoak’ bizkortzeko Lege Proposamenak Urdaibaiko babes-maila aldatzeko atea irekitzen du; izan ere, itsasadarraren gune sentikorretan aisialdiko ontziek nabigatzea baimentzen du, nahitaezko txosten guztiak saihestuta
EAJren eta PSEren maniobrak inoiz baino argiago uzten du Podemos Euskadik egindako aldarrikapena zuzena dela: beharrezkoa da Urdaibaiko padurari eskubideen titular den nortasun juridikoa aitortzea -mundu osoan babes berezia behar duten natura-guneekin egin den bezala- eta eraso berriak prebenitzea
Podemos Euskadik salatu du Urdaibaiko biosfera berriro ere arriskuan dagoela, Euskal erakundeek -gizartearen presio handiaren ondorioz behartuta- eremu horretan Guggenheim proiektua baztertu zutenetik sei hilabete eskas igaro direnean. Oraingoan, arriskua EAJk eta PSEk eremuaren babes-maila aldatzeko egin duten maniobraren ondorioz sortu da.
Joan den astean iragarritako Eusko Jaurlaritzaren proiektu estrategikoak bizkortzeko Lege Proposamenak Urdaibaiko babes-maila aldatzeko aukera ematen du; izan ere, itsasadarraren gune sentikorretan aisialdiko ontziek nabigatzea baimentzen du, nahitaezko txosten guztiak alde batera utzita.
Bereziki mingarria da Urdaibaiko biosfera berriro arriskuan ikustea sei hilabete eskas igaro direnean, ‘Goi Mailako Interes Publikoko’ jotzen diren proiektuek sei hilabetetik gorakoa izango ez den izapidetze azkartua izango dutelako. Erakundeek ez zuten Urdaibaiko Guggenheim proiektua aurrera eraman, gizartearen presio handiaren eta herritarren mobilizazioaren ondorioz; baina ez diote uko egiten natura-erreserba honekin negozioa egiten jarraitzeari.
Nahitaezko txostenik gabe aisialdiko ontziei itsasadarraren gune sentikorretan nabigatzeko aukera ematea astakeria eta lotsagarria da. EAJren eta PSEren maniobrak inoiz baino argiago berresten du Podemos Euskadik egindako eskaera: beharrezkoa dela Urdaibaiko padurari eskubideen titular den nortasun juridikoa aitortzea -mundu osoan babes berezia behar izan duten natura-guneekin egin den bezala- eta gaur berriro pairatzen ari garen bezalako eraso berriak prebenitzea.
Urdaibaiko natura-erreserbak babes berezia behar du; alabaina, EAJk eta PSEk ez dute amore ematen, eta negozioa egitearen mesedetan natura-erreserba hau suntsitzeko ahaleginean jarraitzen dute.
PODEMOS Ahal Dugu