Skip to main content

Argi berdea Elkarrekin Podemosek aurrekontu akordioan txertatutako energia-komunitateetara atxikitzeko familientzako eta kontzejuentzako laguntzei

Foru Gobernu Kontseiluak bihar onartuko du 300.000 euroko zuzkidura duen dirulaguntzen deialdia

David Rodríguez: “Beste urrats bat egin dugu Araba jasangarriago baten aldeko foru-aurrekontuen akordioa gauzatzen. Ikuspegi sozial eta ingurumenekotik, tokiko energia-komunitateetarako sarbidea bultzatzen ari gara, klima-aldaketaren eta mundu mailako energia-krisiaren testuinguruan”

Arabako Foru Aldundiak astearte honetan aktibatuko ditu familiek eta kontzejuek energia-komunitateetara atxikitzeko laguntzak. Laguntza horiek Elkarrekin Podemosen eta Foru Gobernuaren arteko aurrekontu akordioaren barruan adostu ziren, eta 300.000 euroko zuzkidura duen dirulaguntzen deialdia onartuko du Foru Gobernu Kontseiluak.

Horrela, argi berdea emango zaie dirulaguntza-programa berriei: batetik, errenta mugatua duten familiek energia-komunitateetan parte hartu ahal izateko laguntzei; bestetik, Arabako kontzejuetan energia-komunitateak sustatzeko laguntzei, haien hurbileko energia-subiranotasuna indartzeko. Programa horiek Elkarrekin Podemosek 2026ko aurrekontuetan txertatu zituen.

Laguntzak eskatu ahal izango dituzte 500 biztanletik beherako biztanleguneak dituzten Arabako kontzejuek, baita lurraldean bizi diren eta familia-unitateko kide zenbagarrien arabera ezarritako gehieneko errenta-irizpideak betetzen dituzten pertsona fisikoek ere. Gehieneko errenta hauek izango dira: 18.000 euro pertsona bakarreko familia-unitateentzat; 19.800 euro bi pertsonakoentzat; 21.780 euro hiru pertsonakoentzat; eta 23.950 euro lau pertsonakoentzat, beste kasu batzuen artean.

Eskabide bakoitzeko emango den gehieneko dirulaguntza 2.000 eurokoa izango da pertsona fisikoen kasuan, eta 5.000 eurokoa kontzejuen kasuan. Foru Gobernu Kontseiluak astearte honetan dirulaguntzen deialdia onartu ondoren, laguntzak abuztuaren 1etik aurrera eskatu ahal izango dira. Era berean, energia-komunitateetara atxikitzeko jarduketak abenduaren 15a baino lehen gauzatu beharko dira.

Elkarrekin Podemoseko bozeramaile David Rodríguezek pozik hartu du neurria: “Beste urrats bat egin dugu Araba jasangarriago baten aldeko foru-aurrekontuen akordioa gauzatzen. Ikuspegi sozial eta ingurumeneko batetik, errenta txikiagoak dituzten familiei eta kontzejuei tokiko energia-komunitateetara iristeko aukera sustatzen ari gara; izan ere, funtsezko tresna dira klima-aldaketaren eta mundu mailako energia-krisiaren testuinguruan”.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input