Skip to main content

“Ezin zaio Urdabairen etorkizunari heldu Guggenheim museoaren proiektuari buruz eztabaidatu gabe”

Richar Vaquero Elkarrekin Podemoseko batzarkideak salatu du biziberritzeko planaren elkarrizketa “makillaje hutsa” dela, eta salatu du Guggenheim Urdaibai STOP plataforma prozesutik kanpo uztea

Richar Vaquero Elkarrekin Podemoseko batzarkideak kritikatu egin du Bizkaiko Foru Aldundiak Urdaibaiko eskualdearen etorkizuna definitzeko erakunde eta eragile sozioekonomikoekin egin nahi duen eztabaida prozesua. “Denbora daramagu esaten eskualdeari entzun behar zaiola, funtsezkoa dela herritarren parte-hartzea, batez ere eragin handia izango duten proiektuak definitzerakoan. Hala ere, Aldundiak prozesu honekin egiten ari duena makillaje hutsa da”, salatu du.

Vaqueroren esanetan, “eskualdearen etorkizunari ezin zaio heldu eztabaida-prozesuan Guggenheim Urdaibairen proiektua sartu gabe, Guggenheim Urdaibai Stop sareak kritikatu duen bezala”.

Halaber, Elkarrekin Podemoseko batzarkideak herri plataforma hori baztertu izana deitoratu du. “Benetako eztabaida ireki nahiko balute, eta eztabaida horretan hainbat ikuspuntu kontuan hartu, ez zuketen Guggenheim Urdaibai Stop plataforma baztertuko. Babes handia duen eta mobilizatzeko gaitasuna duen auzo-plataforma bat da, eta milaka pertsonak parte hartu izan dute antolatu dituzten manifestaldietan dagoeneko ikusi dugun bezala”, adierazi du.

Gainera, Vaquerok adierazi duenez, eskualdeko herritarrak Urdaibaiko Guggenheimen aurka agertu dira dagoeneko: “Herritarrek erakutsi dute, manifestazio horien guztien bidez, ez dutela biosferaren erreserban museorik nahi”. “Naturagune hori babestu behar dugu, bakarra baita Euskadin. Museo bat bertan jartzea haren babes fisikoa bermatzearen guztiz kontrakoa da”, defendatu du.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input