Skip to main content

"Energia-korporazio handien, nuklearraren eta gasaren lobby-ek irabazten dute, eta trantsizio berdea galtzen du"

Juantxo Lopez de Uralde Unidas Podemoseko Arabako diputatu eta Alianza Verde-ko koordinatzaile federalak Europako Batzordeak gasa eta nuklearra energia berde gisa etiketatzeko egindako proposamenaren inguruan hau esan du: "Energia korporazio handien, nuklearraren eta gasaren lobby-ek behin betiko irabazten dute, eta trantsizio berdea galtzen du. Erabaki horrek kalte egiten dio Espainiari, energia berriztagarrietatik ohiko energietara bideratzeko baliabideak kentzen baititu".

"Erabaki horrek atzeratu egingo du trantsizio energetikoa, gasa bezalako erregai fosil baten alde egiten baitu, eta ez ditu aintzat hartzen energia nuklearrarekin lotutako arazoak, hala nola hondakin erradioaktiboak sortzea, jasangarritasun-arazoak ez balira bezala", azpimarratu du Lopez de Uraldek, eta hau ere nabarmendu du: "gure aldetik Europako Parlamentuan eta beste erakunde batzuetan borrokatzen jarraituko dugu, ñabardurarik gabe okerra den erabaki horri buelta emateko".

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input