Lourdes García de Garayo, Gasteizko Podemosen bozeramaile berria
Bere lana Gasteizko herritarren bizi-kalitatea hobetzen, eskuratutako eskubideak defendatzen eta sendotzen eta Podemosen ikuspegi ekofeminista indartzen lagunduko duten politikak bultzatzen jarraitzera bideratuta egongo dela defendatu du
Lourdes García de Garayo González de Aspuruk hartu du bere gain Gasteizko Podemosen bozeramailetza, Guillermo Presaren ordez, 2020ko abendutik, militantziak Arabako hiriburuan alderdiaren bozeramailetza berria aukeratzeko egindako batzarrean aukeratu ondoren.
Lourdes Garcia de Garayok boluntariotzaren eremuari lotutako konpromiso eta aktibismo sozialeko ibilbide luzea egin du, eta erantzukizun berri horrekin erakundearen proiektu politikoan duen inplikazioa indartzen du, Podemos Vitoria-Gasteizko lan politikoaren eta antolaketaren buru izateko zeregina bere gain hartuta eta 2027ko udal hauteskundeetan alderdiak izango duen proiektuari ekiteko erronkarekin.
Bozeramaile berriaren esanetan, bere lana Gasteizko herritarren bizi-kalitatea hobetzen, eskuratutako eskubideak defendatzen eta sendotzen eta Podemos Euskadiren bereizgarri den ikuspegi ekofeminista indartzen lagunduko duten politikak bultzatzen jarraitzera bideratuta egongo da. Era berean, gizarte-kolektiboekin eta udal-sarearekin lankidetza sustatzen jarraituko duela adierazi du, erakundeen eta gizartearen arteko lankidetza indartuz, interes orokorraren eta komuna denaren hobekuntzaren mesedetan.
PODEMOS Ahal Dugu