Elkarrekin Podemosek Zeledonen jaitsierara eraman ditu Interbentzio Sozialaren sektoreko aldarrikapenak
Elkarrekin Podemosek Interbentzio Sozialaren sektorekoei laga dizkie jaitsierarako gonbidapenak, langileen aldarrikapenak ikusarazteko. Eskatzen dute pixkanaka sektore publikoaren lan baldintzetara berdintzea eurenak
Koalizioak berretsi egiten du, hala, festen hasiera gizarte zibil antolatura hurbiltzeko konpromisoa, eta salatzen du nolako prekarietatea pairatzen duten zer eta Gasteizeko kohesio sozialerako hain zerbitzu oinarrizkoak ematen dituztenek
Elkarrekin Podemosek Aurten Zeledonen San Migelgo jaitsieran bere udal taldeari dagozkion gonbidapenak lagako dizkie Interbentzio Sozialaren Arabako sektoreko ordezkariei. Keinu horrekin, koalizioak ikusgarritasuna eman nahi die lan gatazkan den kolektibo horren aldarrikapenei, lan baldintzak hobetzea eskatzen baitute.
Hala, alderdiak jarraitzen du duela urte batzuetatik hartua duen ekimenean: gizarte zibileko eragileek, erakundeek eta kolektiboek (ez bakarrik ordezkari instituzionalek) ikusi ahal izan dezatela Andre Mari Zuriaren jaien hasiera hiriko tokirik enblematikoenetako batean.
Aldi honetan, aurtengo gonbidatuak dira eskatzen dutenak lan baldintzak pixkanaka berdintzea sektore publikokoenarekin; era berean, eskatzen dute azterketa bat egin dadila kuantifikatzeko zer kostatuko litzaiokeen neurri hori ekonomikoki Tokiko Administrazioari.
"Jaitsiera da gure jaietako sinboloetako bat, eta nahi dugu espazio horrek balio dezala gure hiriko kohesio soziala zaintzen, akonpainatzen eta sostengatzen dutenen lana aitortzeko. Gure gonbidapenak lagata, laguntzen diegu haien aldarrikapenak bistaratzen, eta merezi duten babesa ematen diegu", adierazi du Elkarrekin taldeko bozeramaileak,
Garbiñe Ruizek.
Bozeramileak esan duenez, "Interbentzio Sozialeko profesionalek oinarrizko zerbitzuak ematen dituzte gure hirian zaurgarrienak direnak artatzen, eta ez da onargarria sektore publikoarenak baino askoz lan baldintza apalagoak jasaten jarraitzea, nahiz eta ardura handiko eginkizunak betetzen dituzten.
Ez gara ari soilik justizia laboralaz. Kontua da kalitatezko zerbitzu publikoak ere bermatzea, zeren eta, prekarietateak, errotazio kopuru handiak eta profesionalei bertan eusteko zailtasunek zuzenean eragiten dute erabiltzaileek jasotzen duten arretan".
Langileen ordezkariak ostegunean elkartuko dira berriz konbenio kolektiboaren negoziazio mahaian, eta salatuko dute ez dela aurrerapen handirik izan Arabako Interbentzio Sozialeko Hitzarmenaren negoziazioan. Diotenez, AISA patronala, hemeretzi elkarte eta fundazioz osatua dagoena eta zerbitzuen erdiak baino gehiago kudeatzen dituena, ez da mugitzen ari, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren jarraibideei jarraitzen die (haiek finantzatzen dute zerbitzuon %70 eta %20, hurrenez hurren).
PODEMOS Ahal Dugu