"Hiriko etxebizitza-etorkizunaren zati handi bat hipotekatu dugu, orain aurreikuspen faltagatik kolokan dagoen proiektu batean"
Donostiako Elkarrekin Podemoseko bozeramaile Víctor Lasaren balorazioa, Itsasertzen Legeak Loiolako Kuarteletan Urumeatik 100 metro baino gutxiagora etxebizitzak eraikitzea baimentzen ez duela dioen gaur argitaratutako informazioari buruzkoa.
"Oso albiste kezkagarria da. Aurreikuspen falta batek oso posizio ahulean uzten du Udala. Inbertsio izugarria egin da Loiolako Kuarteletako lurrak alderatzeko. Ez dugu ahaztu behar garestiago atera zitzaizkigula, Defentsa Ministerioarekin negoziazio kaxkar batean etxebizitza publikoen % 40ra bakarrik joan ginelako, eta, orain, egoera latz batean gaude: lursailaren zati handi batek, ziurrenik esanguratsuenak, ez du balio etxebizitza eraikitzeko.
Gogoratu behar da Udalak etxebizitzako arrautza guztiak Loiolako saskian bertan jartzen jarraitzen dituela, eta horrek aurrekontuak baldintzatzen dituela. Baldintzen du, adibidez, Amara Zaharreko lur publikoa sektore pribatuari saltzea, etxebizitza publikoak eraiki beharrean, Loiolako Kuartelekin izandako zor izugarria finantzatu ahal izateko.
Hiriko etxebizitza-etorkizunaren zati handi bat hipotekatu dugu, orain aurreikuspen faltagatik kolokan dagoen proiektu batean, eta, bitartean, gainerako proiektuetan etxebizitza publikoaren ehuneko handiagoa eskatu gabe jarraitzen dugu. Loiolako Kuarteletan etxebizitza publikoen % 80 egitea proposatu genuen, eta ezetz esan ziguten. Etxebizitza publiko gehiago nahi ditugu Igara, Illarra eta beste edozein etxebizitza-garapen, eta halere ezetz esaten jarraitzen dute. Donostiako etxebizitzaren egoera oso larria izatetik katastrofikoa izatera pasa daiteke".
PODEMOS Ahal Dugu