Skip to main content

Foruen Plazak 50 urte beteko dituela aprobetxatuz, proposatu dugu bultzada bat ematea plazaren kontserbazioari, eta bera balioan jartzea

Datorren udalbatzarrean, Elkarrekin Podemosek mozio bat babestuko du espazio enblematikoaren ondare balioa aitortzeko eta, urteurrena baino lehen, neurriko plan bat ezartzeko etorkizunean zainduta egon dadin

Garbiñe Ruiz: "Foruen Plaza Gasteizko memoria kultural eta kolektiboaren parte da, eta bermatu behar dugu espazio enblematiko horretaz gozatzen jarraitzea datozen urteetan, ahalik eta baldintzarik onenetan"

Foruen Plazaren 50. urteurrena hurbiltzen ari dela ikusirik (2029an izango da), Elkarrekin Podemosek proposamena egingo du datorren udalbatzarrean: berandu baino lehen, behar diren ekintzak gauzatzea Foruen Plaza babestu, kontserbatu eta balioan jartzeko. Helburua da Gasteizek, espazio enblematikoaren 50. urteurrena iristerako (2029an), ondarea zaintzeko eta aitortzeko estrategia bat finkatuta izatea.

Ekimenak planteatzen du urteurrena behin betiko aukera bezala aprobetxatzea, zertarako eta Gasteizko espazio publikorik berezienetako baten aitortza sozial eta instituzionala areagotzeko, zeina erreferentziazkoa baita Euskadiko arkitekturan eta arte garaikidean.

Proiektua ikuspegi orohartzaile bat hartuta sortu zen, alegia, hirigintza, eskultura eta arkitektura batuta. Luis Peña Gantxegi arkitektoak diseinatu zuen plaza, Eduardo Txillida eskultorearekin batera, eta obra bakun hau sortu: espazio urbano bat, lehen mailako ondare kultural bihurtu dena eta bere funtziotik gaindiko garrantzia hartu duena.

Mozioan proposatzen du udalak espreski aitortzea ondarearen balioa eta, 50. urteurrenaren harira, kultur ekintzak, erakusketak eta zabalkunde ekimenak gauzatzea, lagunduko dutenak herritarrari azaltzen zer-nolako esanahi historiko, artistiko eta soziala duen plazak, herritar askok ez baitute horren berri.

Gainera, Elkarrekin Podemosek planteatzen du zorrozki heldu behar zaiola multzoa kontserbatzeko zereginari. Udal taldeak ohartarazi du zenbait prozesu biologiko ari direla plazako elementuak hondatzen eta kalte materialak eragiten. 

Hori guztia dela eta, beharrezkotzat du diseinu originala errespetatuz plaza zainduta izateko estrategia bat lantzea.

Gauza horrela, alderdiak eskatu du goitik beherako azterketa tekniko xehe bat egina izan dakiola plazari, ikusteko gaur egun nolako kalte estruktural edo materialak jasaten ari den, eta esku hartze irizpide egoki batzuk ezarriz Peña Gantxegiren eta Txillidaren obra osorik zaintzeko.

Azterketa horretatik eta lehen egindako jarduketen gainean dagoen dokumentazio teknikotik abiatuta, mozioak orobat eskatzen du kontserbazio plan bat egiteko epe erdi eta luzera finkatuta geldi dadin nola esku hartu eta nola bermatu datozen urteetan multzoa zainduta egongo dela.

Era berean, proposamenean dator plazan hobekuntzak nola ezar daitezkeen analizatzea, hala nola argiztapen sistema eta beste jarduketa batzuk herritarrentzako irisgarritasuna, segurtasuna eta erabilera hobetuko dutenak, betiere ondarea integratzeko eta errespetatzeko irizpideak zainduta.

Elkarrekin Podemosek nabarmentzen du Foruen Plaza zaintzea badela hiriaren kultur memoria zaintzea ere. "Foruen Plaza Gasteizko memoria kultural eta kolektiboaren parte da, eta bermatu behar dugu espazio enblematiko horretaz gozatzen jarraitzea datozen urteetan, ahalik eta baldintzarik onenetan", azpimarratu du udal koalizioko bozeramaileak, Garbiñe Ruizek.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input