‘Amazon zerga’ aurkeztuko dugu Bilboko hurrengo osoko bilkuran
Elkarrekin Podemos-IUk enpresa handien gaineko tasa bat martxan jartzea eskatuko du hurrengo udalbatzarrean, merkataritza elektronikoaren bidez erositako produktuak partikularrei banatzearen ondorioz jabari publikoaren aprobetxamendua zergapetzeko. Hau da, ‘Amazon zerga’ izenaz ezagutzen dena abian jartzea.
Operadore espezializatu handiek bultzatutako merkataritza elektronikoaren hazkundeak eragin handia izan du Bilboko jarduera ekonomikoan. “Hori asetzeko, ibilgailuen trafikoa handitu egin da, tokiko jabari publikoaren okupazio handia eginez”, azaldu du udal taldeak.
Elkarrekin Podemos-IUk hau adierazi du: “espazio publikoa helburu horretarako erabiltzeak pilaketak sortzen ditu hiriko trafikoan, kutsadura handiagoa sortzen du eta hurbileko merkataritzarekiko lehia desitxuratzen du, eta kontuan hartuan hartu behar da hurbileko merkataritzak ahalbidetzen duela elkarbizitza, deslokalizatzen ez den enplegua eta kaleen segurtasuna ere bai”.
Koalizioak hau azaldu du: “fenomeno hori gertatzen da Bilboko Udalak kontrako neurriak hartzen ari duenean. Auzo guztietan gizarte-kohesioa indartzeko, trafikorik gabeko espazioak areagotzeko, bidegorrien aldeko apustua egiteko eta herritarren eta bisitarien oinezko joan-etorriak errazteko neurriak dira behar direnak”.
“Bilbotik kanpoko jatorrizko lekuetatik salgaien banaketa masiboa jabari publikoaren itzulerarik gabe egiten da herritarrentzat. Operadoreek udal-ogasunak zergapetzen ez dituen etekin ekonomikoak lortzen dituzte, eta hori abantaila nabarmena da hiriko merkatarien eta bizilagunen aldean, horiek gastu publikoari laguntzen baitiote beren tributuen bidez”, argitu du udal taldeak.
Hori dela eta, Elkarrekin Podemos-IUk “mekanismo fiskalak ezartzeko beharra” ikusi du, “Udalak duen zerga-autonomiaren esparruan, hirian gero eta garrantzitsuagoa bihurtzen ari den eta Covid-19aren pandemiatik aurrera modu bizkorrean gauzatzen ari den jarduera batean, herritarrentzat nolabaiteko itzulera eskuratu ahal izateko”.
PODEMOS Ahal Dugu