Skip to main content

Alde Zaharrean eta Zabalgunean beharrezkoa ote den zaintzarako hamazazpi kamera jartzea eta horiek ikusteko 'videowall'-a, zeinak 268.100 euro kostako diren zalantzan jartzen dugu

Elkarrekin Vitoria-Gasteiz udal taldeak gailuok jartzeko premia erakusten duten txostenak eskatuko ditu Herritarren Segurtasunaren Batzordean, eta galdetuko du nolako gastua egiteko asmoa dagoen Herritarren Segurtasunerako buruak esan duenean Gasteiz hiri segurua dela / "Elkarrekin taldearen ustez, horrelako gailuak ezinbestekoak bakarrik diren tokietan jarri behar dira, non eta herritarren segurtasuna ezin bada lortu hain inbaditzaileak ez diren neurriekin", azpimarratu du Garbiñe Ruizek

Herritarren Segurtasunaren Batzordea bihar batuko da, asteazkenarekin, udaletxean, eta Elkarrekin Vitoria-Gasteiz udal taldeak (Podemos -Ezker Anitza IU- Berdeak EQUO) azalpenak eskatuko dizkio udal gobernuari Alde Zaharrean eta Zabalgunean bideozaintzarako azken belaunaldiko hamazazpi kamera jartzeari buruz.

Koalizioak zalantzan jartzen du hirian beharrezkoa ote den zaintza sistema hori, einak 'videowall bat beharko baitu kalean instalatutako gailuak bistaratzeko; gainera, guztira 268.100 euro kostako da. Elkarrekin taldeak ez du ulertzen nolatan hartu duen udalak filmaketa sare hori ipintzeko erabakia, noiz eta Herritarren Segurtasunerako buruak berak (Susana Alfonsok) esan duenean Vitoria-Gasteiz hiri seguru bat dela eta are berriki sariztatu dutela Segurtasunerako Urrezko Plakarekin, zeinak ziurtatzen eta aitortzen baitu Vitoria-Gasteiz dela Espainiako hiririk "seguruenetako" bat.

Alde horretatik, udal taldeak jakin nahi du zerk motibatu duen erabakia eta ea saileko txostenek bermatuta dagoen.
Elkarrekin beldur da horrelako kamerekin —gehienak buru eta objektibo ugarikoak, 360 gradu ere graba dezaketenak aldi berean— alderdi horietan bizi diren eta handik pasatzen diren milaka lagunen intimitaterako eskubidean eskua sar dezaketela. "Horrelako sistemak instalatzeko proportzionaltasunaren, egokitasunaren eta premiaren baldintzak bete behar dira, eta jakin nahi dugu zenbateraino gauden kasu horretan. Elkarrekin taldearen ustez, horrelako gailuak ezinbestekoak bakarrik diren tokietan jarri behar dira, non eta herritarren segurtasuna ezin bada lortu hain inbaditzaileak ez diren neurriekin", azpimarratu du Garbiñe Ruizek.

Zinegotzia dago sailak gehiago egin behar lukeela tokiko poliziaren ereduaren alde, herritarretatik eta auzotarretatik hurbil egoteak izan behar lukeela nortasun ikur nagusia. "Kalean bizikidetza harmonikoan egongo den eredu baterantz egin behar genuke, Gasteizko udaltzainen eta herritarren interakzio eta kooperazio eredu baterantz, zeinetan harreman normalizatua eta konfiantzazkoa izango baita bi alderdien artean", azpimarratu du Ruizek.

Elkarrekin taldeak zalantzan jartzen du, era berean, kamera guztiak jende gehien ibiltzen den alderdietan jartzearena eta ez kalerik eta gunerik bakartuenetan eta auzoetan; hain zuzen ere, lekukorik gabeko eta urrutiko toki horietan baitago babes falta handiena eta hor gerta baitaitezke deliturik larrienak.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input