Podemosek bere egoitzen aurkako erasoak salatu ditu
Duela egun batzuk arrautzak jaurti zituzten Donostiako egoitzaren aurka, eta gaur Errenteriako lokalari eraso diote. Bertan, Irene Monteroren aurpegia ezabatu eta ‘asko’ hitza margotu dute
Podemosek salatu du hauteskunde orokorrak deitu zirenetik etengabeko erasoak jasaten ari dela sare sozialetan, baita bere egoitzen aurkako erasoak ere.
Hala, duela egun batzuk arrautzak jaurti zituzten Donostiako egoitzaren aurka, eta gaur goizean Errenteriako lokalean pintaketekin esnatu gara. Bertan, Irene Montero Gobernuko presidentetzarako hautagaiaren aurpegia ezabatu eta ‘asko’ hitza margotu dute.
Era berean, Podemoseko hauteskunde-kartelak erasoen xede dira kanpaina hasi zen gau beretik: kasu batzuetan, kartelak kendu egiten dituzte; beste batzuetan, urratu; eta, Errenteriaren kasuan ere, Irene Monteroren aurpegia ezabatu eta ‘nazi’ hitza idatzi dute. Benetako naziak, Podemosek salatu duenez, erasotzen ari zaizkigunak dira, ezkerreko ahots-aniztasuna onartzen ez dutenak.
Erabat kontziente gara isilarazi egin nahi gaituztela. Komunikabideetan boikota egiten digute, eta kaleetatik ere kanporatu nahi gaituzte. Baina antifaszistak gara, eta justizia sozialaren alde borrokatzeko jaio ginen, beldurrik gabe, behar denari aurre eginez, erakundeetan zein haietatik kanpo.
PODEMOS Ahal Dugu