“Zalantzarik gabe, faltsua da talde bakar batek ospitalearen beharra planteatu izana”
Elkarrekin Podemos-IUk Durangalderako ospitale bat eraikitzeari buruzko galdera sorta berri bat erregistratu du Eusko Legebiltzarrean
2022ko otsailaren 17an, Elkarrekin Podemos-IUk ekimen bat aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrera eskualdeko ospitalearen eraikuntzan aurrera egiteko. Koalizioak lortu zuen EAJk, PSOEk eta EH Bilduk Barrualde-Galdakao ESIren egoerari buruzko azterketa bat egitea onartzea, Durangaldeko osasun-arretaren beharrak identifikatzeko, kalitatezko osasun-zerbitzuen estaldura eta irisgarritasuna bermatzeko xedeaz.
2022ko azaroaren 25ean, azterlan hori amaituta egon behar zuen urtearen amaieran, Elkarrekin Podemos-IUk eskatu zuen azterlan hori, eta, gainera, galdetu zuen zein erakunde eta gizarte-eragilerekin bildu ziren azterlana egiteko. Handik hilabetera, erantzuna jaso zuten. Eusko Jaurlaritzak erantzun zuen Osasun Sailak eskualdeko beharrak aztertzen jarraitzen zuela eta Durangaldeko Mankomunitatearekin hainbat bilera egin zituztela.
“Orain, azterlanaren emaitzak jakinarazi gabe, Osasun Sailak Durangoko Udalari berriki jakinarazi dio ospitale berri bat sortzea «ez duela babesik jaso, ez Osasun Saileko ezta Osakidetzako adituen aldetik ere osasun-plangintzan, eta Eusko Legebiltzarreko taldeek ere ez dutela behar gisa planteatu»”, azaldu du Elkarrekin Podemos-IUk.
“Azken baieztapen hori, zalantzarik gabe, faltsua da”, baieztatu du legebiltzar taldeak. “Hainbat ekimen parlamentario erregistratu ditugu Durangon ospitale berri bat eraikitzeko beharra aldarrikatzeko. Izan ere, aipatutako ekimen guztiez gain, galdera bat ere egin genuen Osasun Batzordean erantzuteko, eskualdeko osasun-arretaren gero eta gabezia eta urritasun handiagoak agerian utziz”, ekarri du gogora.
Gobernuari egindako galderak
Egoera horren aurrean, Elkarrekin Podemos-IUk berriro ere azpimarratu du ospitalaren beharra. Horregatik, asteazkenean hainbat galdera erregistratu ditu koalizioak berriro ere Legebiltzarrean, idatziz erantzun daitezela:
1. Zein argudio erabiltzen dituzte Osasun Saileko eta Osakidetzako adituek Durangon ospitale berri bat eraikitzea beharrezkoa ez dela baieztatzeko?
2. Durangaldeko Mankomunitateaz gain, bildu al da Osasun Saila beste erakunderen batekin edo gizarte-eragileren batekin? Erantzuna baiezkoa bada, zeintzuk dira erakunde eta gizarte-eragile horiek ,eta zein ekarpen edo proposamen egin dituzte?
3. Nola justifikatzen du Osasun Sailak Durangoko Udalari jakinarazi izana ospitale berria eraikitzea ez dela legebiltzarreko inolako talde batetik beharrizan gisa planteatu, baieztapen hori guztiz faltsua dela jakin arren?
4. Kontuan hartuta Osasun Sailak adierazi duela ez dela beharrezkoa Durangon ospitale berri bat sortzea, nolatan ez du oraindik azterlana argitaratu edo horren emaitzak islatu 12/11/02/01/00260 zenbakidun ekimenari emandako erantzunean aipatzen den plan funtzionalean?
PODEMOS Ahal Dugu