Skip to main content

Elkarrekin Barakaldok Emakumeen Arloak indarkeria matxista kasuak ezkutatzen dituela salatu du

Koalizioak adierazi duenez, Emakumearen Arloak ‘indarkeria instituzionala’ erabiltzen du emakumeen aurkako indarkeria kasuen aurrean Erasoen aurkako Mahaia deitu ez duelako.

Elkarrekin taldeak azpimarratu du komunikabideek indarkeria matxistaren kasuei buruzko datu gehiago ematen dituztela, Iratxe Foces zinegotziak emandakoak baino.

Urte hasieratik Barakaldon emakumeen aurkako erasoak izan diren arren (7 kasu), Udaleko Emakume Arloak, Iratxe Foces EAJ-ko zinegotziaren menpean, Erasoen aurkako Mahaia bi aldiz bakarrik deitzea erabaki du.

Jarduteko modu horren aurrean, Elkarrekin Barakaldok, Podemos-Ahal Duguk, Ezker Anitza-IUk, Equo-berdeek eta independenteek osatutako koalizioak, salatu du horrelako kasuak daudela alde batera uztea ‘egiturazko indarkeria’ erabiltzea dela. Koalizioak argitu duenez, “erasoak gertatzen direnean Mahaia ez deitzea arazoak ukatzea eta emakumeei bizkarra ematea da”.

Elkarrekin taldeak ez du zalantzarik: jarduteko modu horrek eragina du erasoak errepika daitezen. “Udalak eta, zehazki, Emakume Arloak Mahaia deitzen ez badu, ahuldu egiten ditu indarkeria matxistako kasuen aurrean erantzun publikoa emateko eta erakundeek erantzuteko mekanismoak “, adierazi dute, “eta erasoak errepikatzeko eta emakumeak salaketa jartzera ez ausartzeko bidea ematen du”.

Koalizioak ez du zalantzarik egungo Erasoen aurkako Mahaia 'pantomimatzat' jotzeko. “Informazio manipulatua eta zuzendua duen EAJren txokoa bihurtu da, Mahaiko kideok, bai elkarteek, bai oposizioko alderdiok, kasuen daturik izan ez dezagun, azken Mahaian eraso homofobo batengatik gertatu zen bezala”. Elkarrekin Barakaldoren ustez, desinformazio horren helburu bakarra udalerriko indarkeria matxista ikusezin bihurtzea da. "Biktimekiko zentzugabekeria eta mesede txikia", deitoratu dute, "horregatik erantzukizunak eskatzen ditugu, eta Iratxe Foces Arloko arduradun nagusiaren dimisioa”.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input