Skip to main content

Amaia del Campok oposizioa kanporatu du kontratazio Mahitik

-Elkarrekin Barakaldok salatu du EAJk betoa jarri diela Mahaietan parte hartzen duten alderdiei, kontratazio irregularrak argitara ateratzeagatik mendeku gisa.

-Koalizioak gogorarazi du alkateak kritikatu egiten zuela PSOEk oposizioko taldeak Mahaietatik ateratzeko hartutako erabakia; eta agintera iritsi zenean, gardentasuna defendatuko zuela agindu zuela.

Gaur eguardian Barakaldoko udaletxean egin den Bozeramaileen Batzordean, Amaia del Campo alkateak oposizioko taldeei jakinarazi die hemendik aurrera ez dutela gehiago parte hartuko kontratazio Mahaietan, diru publikoarekin ordaintzen diren zerbitzuak kontratatzeko helburu dutenak.

Del Campo Kontu-Hartzailearen eta Udal-Idazkariaren txostenetan oinarritzen da. Txosten horietan adierazten denez, talde politiko guztiak mahaietan egotea derrigorrezkoa izan dadin, nahitaezkoa da bertaratutako teknikarien kopurua handitzea. Alkatearen arabera, neurri ‘bideraezina’ da, “udalaren funtzionamendu egokia geldiaraziko bailuke”.

Elkarrekin Barakaldok, Podemos-Ahal Duguk, Ezker Anitza-IUk, Equo-Berdeek eta independenteek osatutako koalizioak, irmo gaitzetsi du erabaki hori. Barakaldoko EAJ-k udalarekin egiten duen erabilera arduragabearen beste adibide bat dela adierazi du, lehiarik gabeko kontratazioz eta kontratazio irregularrez betea.

Ezkerreko alderditik gogorarazi dute Amaia del Campo bera zela, 2013an, PSOEri alderdiak kontratazio-mahaietan sartzeko eskatzen ziona, sozialistek oposizioko taldeak Mahaietatik ateratzeko hartutako erabakia kritikatzen zuenean. Koalizioko bozeramaileak, Itziar Celisek, gogorarazi du ere alkateak, 2015eko inbestidura ekitaldian, agindu zuela Barakaldoko Udalaren Gardentasun Dekalogoa beteko zuela. Dekalogoaren lehen neurria oposizioko alderdiei kontratazio-mahaietan parte hartzeko aukera ematea da.

EAJ-k jarritako betoari dagokionez, Elkarrekin Barakaldok jarduteko modu hori salatzen urteak daramatzala esan du, “eta gogaikarria denez, baztertu egin gaituzte”. Baiezapen honi dagokionez, alkateak abokatu-bulegoak behar gabe eta modu irregularrean kontratatzeagatik koalizioak egindako azken salaketa aipatu dute. “Hala ere, ez Euzko Alderdi Jeltzaleak, ez Amaia del Campok, ezin dituzte beren ekintzak eta Barakaldoko herritarrenganako errespetu faltak mozorrotu”, ondorioztatu dute.

Gainera, Elkarrekin taldeak gogorarazi du hurrengo kontratazio Mahaia, datorren astekoa, hondakinak biltzeko eta hiri-garbiketarako kontratuari helduko diola. Celisek deitoratu duenez, “kontratu hori polemikaz inguratuta egon da adostutako baldintzak ez betetzeagatik eta langileen lan-baldintzak ez betetzeagatik, eta oposizioak ezin izango dugu parte hartu”.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input