“Va siendo hora de que la Diputación de Gipuzkoa priorice a nuestro futuro como sociedad: hay que preocuparse más de cuidar a las de abajo y menos a los de arriba”
Discurso de la portavoz de Elkarrekin Podemos en las Juntas Generales de Gipuzkoa, Miren Echeveste, en el pleno anual de política general del 24 de septiembre de 2026
Egun on, batzarkiok.
Egun on, diputatu anderea.
Zure diskurtsoari erantzuten hasi baino lehen, legegintzaldi honetako mugarri garrantzitsu batzuk azpimarratu nahiko nituzke; betiere, gure ustez legegintzaldian ikusi ditugun mugimendu politikoak.
Eta ondoren, egungo egoera nola ikusten dugun azalduko dut, eta zure hitzei erantzuten saiatuko naiz, Mendoza anderea.
2023an legegintzaldia hasi zenean, Batzar Nagusietako talde bakoitzak bere kalkuluak egin zituen, EAJ eta PSEren kasuan gobernua berritzeko, gutxiengoan bazen ere, eta oposizioko talde bakoitzak ahalik eta intzidentzia handiena ziurtatzeko lau urteotan zehar.
Ez zen harritzekoa izan alderdi popularrak Mendoza anderea Diputatu Nagusi izateko boto hura ematea, beste kolore bateko gobernu bat izanez gero legegintzaldi osoan intzidentziarik izango ez zuelako, ziurrenik. Baina tira, batek daki zeintzuk izan ziren benetako arrazoiak.
Gauzak horrela, hasieran bi bloke eratu ziren ganbera honetan: gobernuari eusten zioten bi taldeak alde batean, eta oposizioko hiru taldeak bestean, gehiengoa.
Blokeetan eraikitako aritmetika horrekin iritsi ginen lehenengo aurrekontuen negoziaziora. EH Bilduk talde txikiak baztertu nahi izan gintuen, esklusibotasuna eskatuta hasiera-hasieratik; guk, negoziazioan, gure bi botoen prezioa jarri genuen, benetako neurririk gabe babesik ez genuela emango argi utzita; eta alderdi popularrak baiezkoa emango zuela uste genuenean, arrazoi ezberdinengatik ezezkoa iragarri zuen.
Ondorioa: gobernuak 2023ko aurrekontuak urtebetez luzatu behar izan zituen.
Mugarri horren ondoren, zinez uste dut denok ikusi genuela nolakoa izan zitekeen legegintzaldi osoa; eta zerga-erreformarako ponentzia baliatuta, posizioak aldatzen joan ginen; posizioak hurbiltzen, esan daiteke. Bestela, Gipuzkoa blokeo batetan murgiltzeko arriskua handiegia zela ulertu genuelako.
Ponentzia bukatu zen, eta aurrekontuen kolpearen ondoren, gobernuko taldeen jarrera aldatzen hasi zela nabarmendu zen: izan ere, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen zuzenketak izan ziren testuan txertatu zirenak, alderdi popularraren neurri liberalak baztertuta. Akordioa, nolanahi ere, EH Bildurekin itxi zen bakarrik, testuak balio loteslerik ez zuelako eta benetako negoziazioa ondoren iritsiko zelako, besteak beste.
Gobernuko taldeen mugimendu horrek ustekabean harrapatu zuen alderdi popularra. Izan ere, urtebete lehenago bere burua erdi-erdian kokatu baitzuen boto bakar batekin, eta, akaso, aurrekontuetan gertatutakoak ezer aldatuko ez zuela pentsatu al zuen?
Oposizioan hiru talde egonik, zentzuzkoena gobernuaren aldetik beste bi taldeen bidea esploratzea zen: hau da, estatu mailan eta, ondorioz, iruditeri kolektiboan, inbestidura-bloke berean kokatuta geunden taldeekin hitz eginez.
Laster iritsi zen talde popularraren desesperazio-mugimendua, eta 2025erako aurrekontuetarako bere hiru bozkak oparitu zizkion gobernuari, trukean “migrazioarekin” lotutako neurriren bat adostuz.
Dirutan, merke, baina errelatoan garesti gure ustez. Europa osoan, ultraeskuinarekin batera arazo guztien errua etorkinei egotzi nahi dien taldeari migrazioarekin lotutako neurri bat eskaini zitzaion negoziazio hartan.
Akats larria!
Une hartan gauza asko esan ziren, baina argi zegoen alderdi sozialistari ez zitzaiola batere gustatu akordio horren errelatoa. Ziur asko, urduri jarri ziren alderdi sozialistan, eta egoera zuzendu behar izan zuten nola edo hala.
Eta horretarako aukera berehala iritsi zen: zerga-erreformarako foru-arau proiektua.
Aldi berean, Elkarrekin Podemosen aldetik oso nekatuta geunden EH Bilduren desplanteekin eta gu bazterrean uzteko ahaleginekin, eta gure bi bozken balioa frogatzeko aukera ikusi genuen.
Batez ere EH Bilduk, miopia hutsean gure ustez, ziur asko pentsatu zuelako ez ginela kapazak izango egin genuena egiteko: Euskadi osorako zerga-erreforma bat landu, ponentziaren txostenean jasotzen ziren neurrietan oinarrituta, eta gure zuzenketa partzialak muturreraino negoziatu.
Eta egin genuen. Bai horixe.
Euskadirako zerga-erreforma bat aurrera atera genuen.
Gehiengo sozialari mesede egin dion zerga-erreforma bat.
Egoera zaurgarrienean daudenei zuzendutako neurriak jasotzen zituen zerga-erreforma bat.
Lehen existitzen ez ziren kenkari itzulgarrien atea ireki genuen. Hogei mila euro baino gutxiago irabazi, errenta aitorpena egin beharrik ez eta etxebizitza-alokairua ordaintzen duten bederatzi mila pertsonatik gorari hamar milioi euro itzuli dizkie foru-ogasunak lehen aldiz. (9.692 contribuyentes; 10.267.873€)
Kenkari itzulgarrien atea guk, Elkarrekin Podemosek ireki dugu foru-gobernuekin batera. Ez beste inork.
Lan handia eta fina egin genuen. Alderdikerietatik aldenduta, gizarteak behar zituen neurriak aurrera ateratzeko.
Eta bide horretatik jarraituta, diru-bilketa nola egingo zen erabaki genuen bezalaxe, bildutako dirua nora bideratu behar zen ere erabakitzeko lanean jarri ginen.
Gipuzkoako biztanleria zaurgarrienari eta ingurumenari mesede egin ziezaiokeen aurrekontu-akordio bat lortzeko neurriak jarri genituen mahai gainean, eta hori ere lortu genuen:
1.- Zaintza zerbitzuen koordainketa-sisteman zaurgarrienak babestu behar genituen, bai hala bai. Inflazioaren eraginez, eros-ahalmena ikaragarri galdu baitute eta gauzarik oinarrizkoenak erosteko zailtasunak baitituzte.
Eta, gauzatu dugu: laster dekretu berria argitaratuko da eta erabilera libreko gutxieneko diru-kopurua ia bikoiztu egingo da.
2.- Mugikortasunean, gauza asko egin behar dira, baina lehenetsi genituenak hiru izan ziren: linea berriak abian jartzea; adingabeentzako doakotasuna zabaltzen jarraitzea eta gazteentzako deskontuak areagotzea…
Eta, bai, Mugi sistemaren baitan egun dauzkagun hiru tarteetatik lau tarte berrietara igarotzea.
3.- Zaintza- sektoreko hitzarmen sektoriala lortzeko konpromisoa ere lotu genuen Aldundiaren partetik, baina hori oraingoz ez da gauzatu eta ulergaitza iruditzen zaigu, benetan. Ez dut askoz gehiago esango une honetan, gogoa badudan ere. Gehiegi luzatu naitekeelako.
4.- Etxebizitzaren alorrean, landa-eremuko udalerrietan, Etorlurren bitartez gauzatzen ari diren etxebizitza-sustapen berrietan beste pauso bat eman eta eraikuntza-prozesuan hasieratik amaierara arte udal txikiei laguntzeko bidea ahalbidetu genuen; izan ere, udalerri askok topatzen duten lehen oztopoa lurrak erosteko gaitasuna delako, eta hor ere eragin behar delako.
5.- Mendien kudeaketan ere konpromisoak lortu genituen, ingurumenaren zaintza hobetzeko basozain gehiago kontratzeko, eta mendi-suteen aurrean gure lurraldea hobeto prestatzeko. Badakigu Aldundiak plan integrala idatzi duela eta barne-sozializazioan dabilela. Argitaratu eta martxan jartzea falta da, bakarrik.
6.- Garapenerako Lankidetzan ere partida handitu genuen, gure ustez lehentasunezkoak ziren proiektuetara zuzentzeko.
7.- Irunen emakumeen eta gizonen artean berdintasuna sustatzeko ekintzarik handiena eta garrantzitsuena antolatzen duen Alarde parekidearentzat diru-laguntza izenduna handitu genuen, gure Alardea gero eta handiagoa delako eta gastuek ere gora egiten dutelako.
8.- Kirolari dagokionez, kirol-hastapenerako ponentzian zehar oso argi ikusi genuen non jarri behar genuen gure esfortzua, eta aurrekontuetan Txingudiko Rugby taldearen proiektuarentzat dirulaguntza izenduna lortu genuen.
Neurri horien guztien atzean, esan dudan bezala, Gipuzkoako pertsonarik zahurgarrienak daude:
Zaintzaren arloan, emakumeak eta adineko pertsonak.
Mugikortasunean, emakumeak eta gazteak.
Etxebizitzaren alorrean, Gipuzkoako herri txikiak eta beren biztanleak.
Mendien kudeaketan, gure natura ondarea eta landa-eremua bera.
Garapenerako lankidetzan, kolonialismoak eragindako pobrezia gehien pairatzen duten pertsonak.
Jaien eta kulturaren arloan, Gipuzkoan bertan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna beren gorputzekin defendatzen duten pertsonak.
Kirolean, minorizatuta dagoen eta emakumeen parte-hartzea bereziki sustatzen duen kirol-talde bat.
Eta sintesi-ariketa hemen itxiko dut, bestela denbora joango zaidalako.
______________________________________________________________
Tras ese breve resumen de lo que nos ha parecido relevante en lo que va de legislatura, llegamos al momento presente.
Voy a enumerar una serie de cuestiones que están marcando la vida de las y los guipuzcoanos ahora mismo:
El acceso a la vivienda: tensionado e imposible con el sueldo medio actual. Precios desorbitados; demasiadas viviendas vacías; demasiadas viviendas en manos de unos pocos; y demasiada gente que no tiene dónde vivir o emanciparse.
El derecho a la salud: tensionado; está en cuidados paliativos. “Osakidetza ya no es lo que era” podría resumir el sentir general de la gente.
Listas de espera interminables; falta de médicos; la gente pagando seguros privados solo para que le vea un médico de atención primaria cuando tiene fiebre o le duele algo; directores y jefes de unidad de especialidades de Osakidetza que, a su vez, pasan consultas privadas…
En definitiva: diferencia de clases en el acceso a la salud, por contentar a la sanidad privada.
¿El derecho a una educación universal y de calidad?: ¡Suspenso! Basta con leer el informe PISA.
Lo que no se esperaban es que los hijos e hijas de la concertada y de familias de rentas medias-altas estén situados entre quienes peores notas sacan.
Eso les pasa por ir de futuristas sin analizar las consecuencias de las tecnologías en el desarrollo cognitivo de un ser humano.
Privatizar y segregar a la comunidad educativa nunca jamás ha dado buenos resultados.
¡A ver si aprenden de una vez!
El crecimiento vegetativo de la sociedad: negativo.
En un modelo económico tan neoliberal e individualista pocas mujeres se atreven a tener hijos e hijas, porque sabemos que la maternidad es un factor de vulnerabilidad, tanto para la madre como para sus hijos e hijas.
¡El capitalismo liberal se ha convertido en el mejor anticonceptivo de la historia!
Las PYMEs y los autónomos: ahogados. No llegan.
La insistencia en sostener la competitividad de las grandes empresas, socializando el coste entre el resto del tejido económico, empobreciendo a la clase trabajadora y a costa de tensionar los servicios públicos por la baja recaudación en el impuesto de sociedades, está empobreciendo a la sociedad en su conjunto.
¿Salarios dignos? Parece una quimera en Euskadi.
Con una inflación galopante, la patronal negándose a pagar lo que es justo y los neoliberales de este país aplaudiendo y replicando el mantra de que “primero hay que solucionar el absentismo laboral”.
¡Solo falta que nos quiten el derecho a una baja médica cuando estás enferma!
O que te paguen menos cuando estás enferma, como proponía el presidente de los populares, el señor Feijoo.
¿Acceso a una alimentación saludable?: Imposible para la mayoría.
La inflación sostenida, o mejor dicho la “estanflación” en la que nos hemos instalado en Europa, se ha comido, nunca mejor dicho, el poder adquisitivo de las y los guipuzcoanos.
Cuando la gente va a hacer la compra ya no piensa en qué quiere comer, sino en qué puede pagar. Y hablamos de frutas y verduras frescas, de carne, de pescado (¡las pescaderías se han convertido en tiendas de delicatessen!)...
Hablamos de comida variada y equilibrada.
El medioambiente, gure “ama lurra”: lehorra! ¡SECO!
Este mes entramos en período de estiaje en Gipuzkoa. Una época con un altísimo riesgo de incendios, fomentados por la sequía que padecemos.
Se mire como se mire, nuestros ecosistemas están tensionados por el cambio climático, y nuestra calidad de vida, también, porque somos parte de y dependemos del medioambiente.
Dejen de mirar al medioambiente sólo como fuente de recursos para extraer y alimentar la rueda del capitalismo.
Hay que separar ya la gestión del medioambiente de los intereses de los lobbys.
Tenemos que entender de una vez por todas que nuestro modo de vida, y las necesidades de crecimiento económico constante, son una amenaza para la naturaleza, y por consiguiente, para nosotras mismas.
Tenemos que proteger al medioambiente de la acción del ser humano.
Solo así aseguraremos que hay un futuro y que seguiremos teniendo un patrimonio natural que admirar dentro de unos años.
Y por finalizar, me gustaría recalcar una idea fundamental:
Mientras la sociedad ve como sus derechos se están yendo por el desagüe, la banca, las energéticas, las multinacionales, las grandes tecnológicas, los fondos de inversión, los rentistas… En definitiva, todos los de ARRIBA, se están forrando y no disimulan al celebrar sus récords de ingresos.
Va siendo hora de que la Diputación Foral priorice a las PYMES, a las rentas del trabajo, a las personas vulnerables, a las cuidadoras, al cuidado de nuestro patrimonio natural, a nuestro futuro como sociedad.
Y que recaude más de los que más ganan; empezando por aumentar la recaudación de las rentas del capital.
Esas que se generan desde el sofá, sin pegar un palo al agua.
Y una última idea:
Como sociedad, nuestra principal tarea debería ser asegurar que tendremos un futuro a través de nuestros hijos e hijas, y que para eso, tenemos que garantizar a las mujeres jóvenes que tendrán casa, comida, tiempo y un lugar de trabajo digno al que incorporarse después de la crianza.
Porque: “¿Qué hay más productivo que tener y criar hijos e hijas?”
Preocúpense más de cuidar a las de abajo, y menos a los de arriba.
PODEMOS Ahal Dugu