Podemos Euskadi kalera aterako da herritarren proposamenak jasotzeko, hauteskunde programa parte-hartzaileak egiteko xedeaz
Ostiralean informazio mahaiak jarriko dira udalerrietan, herritarrei eta gizarte zibilari entzuteko eta euren ideiak jasotzeko; horrela, guztion artean, “merezi duzun udalerria lortzeko”
Podemos Euskadik informazio mahaiak jarriko ditu datorren ostiralean EAEko udalerrietan, herritarren proposamenak jasotzeko, maiatzeko udal- eta foru-bozetarako hauteskunde programetan sartzeko. “Partaidetzako programak” izeneko jardunaldia herrietara eta hirietara iritsiko da, herritarrei eta gizarte zibilari entzuteko, haien kezkak ezagutzeko eta haien beharrei arreta emateko, haien arazo eta eskaerei irtenbide eraginkorrak eskaintzeko.
Kaleko ekintza horretan parte hartuko dute Podemos Euskadiren zirkuluek, militantziak, alderdian kargu organikoak eta instituzionalak dutenek eta udal- eta foru-hauteskundeetarako hautagaiek, auzotarrekin beren kezkei buruz hitz egiteko eta beraien herria, hiria, eskualdea eta lurraldea hobetzeko proposamenen berri izateko.
Mahaietan hautestontziak jarriko dira herritarren proposamenak jasotzeko, eta aztertu egingo dira hauteskunde-programetan sartu ahal izateko.
Herritarren proposamenak kalean jasotzeko jardunaldia Podemos Euskadik abian jarritako kanpainaren barruan kokatzen da, gizarte zibilaren eta herritarren eskutik hauteskunde programa parte-hartzaileak abian jartzeko. Ekimen horren barruan kokatzen da Podemos Euskadiren proposamen nagusiak zehazten dituen liburuxka bat postontzietan banatzea, udal-politika atseginagoa, oparoagoa eta jasangarriagoa lortzeko. Bertan, herritarrak animatzen dira QR kode baten edo helbide elektroniko baten bidez, beraien proposamenak bidal ditzaten batzarretarako, eta guztien artean, “merezi duzun udalerria lortzeko”.
Podemos Euskadik oso argi dauka, herritarren ideiak batuta, hiri bizigarriagoa lor daitekeela, auzoak konektatuta eta berdegune gehiagorekin, jasangarritasuna, irisgarritasuna sustatzen dituena eta puntu kritikoak ezabatzen dituen. Jendearen proposamenak elkarttuta, bidezkoagoa den hiria lor daiteke, non zerbitzu publikoak edo kalitatezko enplegua eskuratzea ez den pribilegio bat.
Guztion artean bat eginez gero, hiri demokratikoagoa lor daiteke, herritarrek beren burua erakundeetan ordezkatuta ikusten duten, gardentasunean eta herritarren benetako partaidetzan oinarritutako kudeaketatik abiatuta. Elkarrekin bat eginez, azken batean, helburu hau lor daiteke: guztientzako hiriak eraikitzea, non haurren, gazteen eta haien adinekoen alde jardungo den, eta zaintzari lehentasuna emango zaion.
Horregatik, Podemos Euskadik datorren ostiralean informazio mahaietara hurbilzeko deia egiten die herritarrei, proposamenak hautestontzietan uzteko. Jarraian zehazten dira informazio-mahaiak eta horien ordutegiak.
ÁRABA
|
MUNICIPIO |
DIRECCIÓN |
HORARIO |
|
ALEGRÍA-DULANTZI (otsailak 25) |
Kale Nagusia 16 (estankoaren aurrean)
|
12.00-14.00 |
|
AMURRIO |
San Anton plazaren sarreran
|
11.00-13.00 |
|
GASTEIZ |
Leizaola lehendakariaren plaza (Olagibel anbulatorioaren aurrean).
|
11:30-13:30 |
BIZKAIA
|
MUNICIPIO |
DIRECCIÓN |
HORARIO |
|
ABADIÑO |
Trañabarren hiribidea |
18:30-20:30 |
|
ABANTO-ZIERBENA |
Blasco Ibáñez |
17:00-20.00 |
|
AMOREBIETA |
Sabino Arana 1 |
12.00etik aurrera |
|
BILBO |
Osasun Langileen plaza (lehengo Intermodalaren plaza)
|
12.00-14.00 |
|
DURANGO |
Andra Mariren Arkupea
|
16:30etik aurrera
|
|
ELORRIO
|
‘Azoka txikia’ |
11:00-13:00 |
|
ENKARTERRI (Sodupe) |
Herriko Plaza |
17.00-19.00 |
|
GALDAKAO |
Pontzi Zabala kalea, Eroski ondoko arkupea. |
17.30etik aurrera |
|
GETXO |
Puente Colgante, Areeta |
17.00-19.00 |
|
LEIOA (2 mahai) |
Sakonetako kiroldegia
|
18.00etik aurrera |
|
Lamiako, metroaren aurreko plaza |
18.00etik aurrera |
GIPUZKOA
|
MUNICIPIO |
DIRECCIÓN |
HORARIO |
|
ANDOAIN |
Andoaingo Podemos Ahal Duguko egoitza, Kale Nagusia 7 |
16.00-20.00 |
|
ARRASATE (otsailak 25) |
Aretxabaleta, Mitarte Kalea |
11:30-12:30 |
|
DONOSTIA |
Plaza Sarriegi, San Juan Kalea 26 |
10.00-12.00 |
|
DONOSTIA-ESTE |
Herrerako topoko plaza |
12.00-14.00 |
|
EIBAR |
Eibarko Podemos Ahal Duguko egoitza, Juan Guisasola 6, behea. |
10.00-13.00 eta 17.00-19.00 |
|
ELGOIBAR |
Elgoibarko Podemos Ahal Duguko egoitza, San Bartolome kalea 25, behea. |
11.00-13.00 eta 17.00-19.00 |
|
ERRENTERIA |
Kapitan Enea - Biteri kalea. |
17.00etik aurrera |
|
IRÚN |
Zabaltza plaza |
17.00-19.00 |
|
TOLOSA |
Tolosako Podemos Ahal Duguko egoitza, Korreo kalea 44 behea. |
17:30-19:30 |
PODEMOS Ahal Dugu