Beasainek onartu du Podemosek egindako proposamena Pepe Mujica herriko seme kuttun izendatzeko
Gaur arratsaldeko osoko bilkurak onartu du Uruguaiko presidente ohiaren Beasaingo jatorri loturak eta baztertuen aldeko ibilbide politiko eta gizatiarra aitortzeko mozioa
Aritz Corsitto Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak ospatu du osoko bilkuraren aho batezko onarpena. Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusia bertan izan da ekimena babesteko
Beasaingo Udalbatzak onartu du gaur Elkarrekin Podemosek aurkeztutako proposamena, zeinaren bidez Pepe MujicaUruguaiko presidente ohia Beasaingo seme kuttun izendatuko den, bere herri honetako jatorri loturak eta justizia sozialaren, elkartasunaren eta duintasunaren balio unibertsalen alde egindako ibilbide politiko eta gizatiarra aitortzeko.
Elkarrekin Podemosek, Mujica hil ondoren, bere jatorri beasaindarra eta justizia sozialaren eta giza eskubideen zerbitzura egindako ibilbide eredugarria aitortzeko aurkeztutako mozioa gaurko osoko bilkuran onartu da, udal talde guztien babesarekin.
Osoko bilkuran presente izan da Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusia, Richar Vaquero, eta babesa adierazi dio udal bozeramaileari, Aritz Corsittori, Mujicaren izendapena sustatzeko eztabaida aurkezteagatik. Ekimen honek Beasainek eta, oro har, Euskadik bereganatu nahi dituen balioen adierazgarri gisa hartzen du Uruguaiko presidente ohia.
Aritz Corsittok salatu du EAJk modu ulergaitzean egin diola uko proposamenari, eta ukatu duela “giza humanismo sakonez” jantzitako pertsona baten aitortza publikoa. Mujicak, apaltasunez eta ausardiaz, bere herriaren ongizateari eta justizia sozialari egin dion ekarpena nabarmendu du Corsittok.
Bere hitzaldian, Corsittok adierazi du Mujicaren ibilbide politiko eta pertsonala “borroka unibertsal baten adibide argia” dela, mundu bidezkoago, berdintsuago eta solidarioago baten alde. “Uruguaiko presidente izan zen garaian, eskubide sozialen eta askatasun zibilen defentsa irmoa egin zuen, ongizate komunera bideratutako politika batekin, bizitza xume eta austeroaren filosofia jarraituz. Herritarrengandik hurbil eta pribilegioetatik urrun egindako lidergo estiloa mundu osoan goraipatua izan da. Mujicak koherentziaz ordezkatu ditu justizia sozialaren, ekitatearen eta ahulen defentsaren balioak, baita demokrazia parte-hartzaile eta gizatiarrago baten eraikuntzarena ere. Gaur egungo testuinguru globalean, non gutizia, neofaxismoaren gorakada eta militarismoaren goraldia nagusi diren, bere figura milioika pertsonarentzat inspirazio-iturri da”, azpimarratu du.
Halaber, Elkarrekin Podemoseko zinegotziak nabarmendu du Mujicak hainbat aldiz adierazi zuela bere jatorri beasaindarrak ezagutzeko interesa, eta bere sustrai euskaldunetan sakondu nahi zuela. “Familia-lotura belaunaldi batzuetatik zeharkakoa izan arren, bere baitako kezka pertsonal iraunkorra izan zen”, adierazi du Corsittok, eta gaineratu Beasainek bere burua Mujicaren balioetan islatuta ikusten duela.
Onartutako mozioak jasotzen du, halaber, akordioaren berri Mujicaren senideei eta lagunei, bai eta dagokion erakundeei ere ematea, eta seme kuttun izendapena gauzatzeko behar diren izapide administratibo eta zeremonialak hastea. Corsittok adierazi du pozik dagoela Beasainek aurrerapauso hau eman duelako, “giza humanismo sakonez jantzitako pertsona bati aitortza egiteko, bere herriaren ongizaterako eta justizia sozialerako apaltasunez eta ausardiaz ekarpena egin duenari”.
PODEMOS Ahal Dugu