PP alderdia eta makroetxaldeen negazionismoa
Errealitatea bihurritzen saiatu arren, datuek arrazoia ematen digute. Makroetxaldeek, 5.000 edo 10.000 abelburukoak izan, gure lurraldea eta ingurumena kaltetzen dute, ura pozoitzen dute, animaliak sufriarazten dituzte, kalitate txarragoko haragia ekoizten dute, enplegua suntsitzen dute eta gure herriak husten dituzte
Errealitatea bihurritzen saiatu arren, datuek arrazoia ematen digute. Makroetxaldeek, 5.000 edo 10.000 abelburukoak izanda ere, gure lurraldea eta ingurumena kaltetzen dituzte, ura pozoitzen dute, animaliak sufriarazten dituzte, kalitate txarragoko haragia ekoizten dute, enplegua suntsitzen dute eta gure herriak husten dituzte.
Egun asko pasa dira buloez bizi den (muturreko) eskuin batek modu artifizial eta interesatuan sortu duen polemika batean sartu gituztenetik. "Espainian ez dago makroetxalderik". Astelehenean bertan esan zuen hori, Garzon ministroari, Milagros Marcos Kongresuko Talde Popularreko Nekazaritza bozeramaileak etengabeko akusazio gurutzatuen goraldi betean. Ez da harritzekoa errealitatea ukatzen duen baieztapen hori etortzea duela gutxi arte aldaketa klimatikoa ukatzen zuen alderdi bateko bozeramailearengandik, hain zuzen gaur egun ere epaileek egiaztatutako "B kutxa" bat dagoela ukatu egiten baitu.
Alderdi Popularrak, eta zehazki Gaztela eta Leonen hastea erabaki du hauteskunde-kanpaina Alfonso Fernández Mañuecok, zeinak Kontsumoko ministro Alberto Garzonen aurka asmatutako buloa puztu baitu egiazkoak ez diren adierazpenez. Garzon Unidas Podemoseko ministroa denez, badirudi "mugarik ez” dagoela buloak hedatzeko eta, are larriagoa dena, dagokion lekutik ez ezeztatzeko. Denak balio al du? Baina joan gaitezen makroetxalderik ez izatearen ustezko kasura. Makroinstalazio horiek ikusezinak al dira Alderdi Popularraren begietan? Ala ez al dute haien inpaktuen berri? PPko bozeramaileak argudiatu du 10.000 abelburu baino gehiagoko instalazioak bakarrik har daitezkeela makroetxaldetzat. Baina definizio hori ez dago inongo dokumentutan jasota. Nolabait esateko, Alderdi Popularraren beraren interesen arabera egindako definizioa da.
Datuek beste gauza bat diote. Hasteko, Industriaren Isurketei buruzko Zuzentarauaren arabera, abeltzaintzaren esparruan, hegaztiak eta txerriak hazteko ustiategiak hartzen dira konplexu industrialtzat ("makroetxaldeak" esaten dugunean aipatzen duguna), hegaztien ustiategien kasuan 40.000 plaza baino gehiago badituzte, eta 2.000 plaza baino gehiago badituzte, umetarako txerrien ustiategien kasuan (30 kg baino gehiagokoak), edo 750 txerri baino gehiago badaude. Nekazaritzaren bozeramaile orok ezagutu beharko luke definizio hori.
Gainera, Emisio eta Iturri Kutsatzaileen Estatuko Erregistroaren arabera, Espainian 3.235 txerri-ustiategi aktibo eta 550 hegazti-ustiategi daude. 2020an, Espainiako txerri-aziendaren errolda ofiziala 32,6 milioi burukoa izan zen. 1986koaren bikoitza baino gehiago. % 33 hazi da azken hamabost urteetan. 2021eko urtarrilean, 4.340.122 txerri erregistratu ziren Gaztela eta Leonen, eta kopuru hori Erkidegoan erroldatutako 2.394.918 pertsonekin alderatzen dugu, INEren azken datuaren arabera. Hau da, ia erdia. Aragoiko kasuan, ia zazpi txerri daude biztanle bakoitzeko. Ez da abeltzaintza tradizionala, estentsiboa, gure herrialdean pertsona baino txerri gehiago egotera eramaten gaituena, baizik eta makroetxaleak, ganadua kopuru industrialetan ekoizten dutenak.
Horrelako ustiategietan, Kontsumo ministroak adierazi zuen bezala, haragia kalitate okerragokoa da (eta hori beste datu bat da), animaliak pilatuta daudelako, egoera txarrean bizi direlako eta haien elikadura ez delako kalitate onekoa. Hala dokumentatu zuen Greenpeacek txosten berri batean. Bertan, Alderdi Popularrean ezagutzen ez dituzten makroetxalde horien existentzia ez ezik, animaliak bizitzeko (edo bizirauteko) dituzten baldintza tamalgarriak ere jasotzen ziren: industria eraikinetan itxita, eguzkiaren argia ikusi gabe; barrote artean itxita, etzanda egoteko behar den gutxieneko espaziorik gabe, sareta gainean, esparruan buelta emateko aukerarik gabe… Ez du inolako zerikusirik Garzonek defendatu zuen abeltzaintza motarekin, nahiz eta Alderdi Popularrak kontrakoa adierazi: abeltzaintza estentsiboa, jasangarria eta kalitate oneko haragia ekoizten duena.
Hain zuzen ere, desagertzeko arriskuan dagoen abeltzaintza instalazio erraldoi horiek direla eta; izan ere, makroetxalde horien ugalketaren ondorioetako bat da lanpostuen galera. Azken hamarkadan soilik 21.000 txerri-ustiategi txiki eta ertain itxi dira. Makroetxaldeak kostu bat dira enpleguari dagokionez, ingurumenean ere eragin handia izateaz gain.
Trantsizio Ekologikorako Ministerioak berak argitaratutako Berotegi Efektuko Gasen Inbentario Nazionalaren arabera, Espainian txerri-sektorea da simaurraren kudeaketatik eratorritako metano-isurien % 76aren arrazoia. Hori oso kontzentratuta dagoen sektore batean bakarrik gerta daiteke, lehen esan dugun bezala, pertsona baino txerri gehiago dagoen herrialde batean.
Unidas Podemosen aldetik zentzugabekeria hori geldiarazten saiatu gara, Garzon ministroaren baieztapenen ildotik. Duela gutxi, Diputatuen Kongresuan aurkeztu dugu Legez Besteko Proposamen bat, eremu zaurgarrietan makroetxaldeak ez jartzeko moratoria luzatzeko. Baina, zoritxarrez, ez zen aurrera atera. Eskuindarrek geldiarazi egin zuten. Eta PSOEren babesa izan zuten. Orain badakigu zergatik.
Garrantzitsuena da, azkenean, ezinbesteko eztabaida bat jarri behar genuela mahai gainean, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko seriotasunez egin behar baitzaio aurre ekoizpen- eta kontsumo-eredua aldatzeari.
Dramatikoena zera da, eztabaida horretara bulo baten bidez iritsi izana, demokrazia ahuldu egiten baita eskuin muturraren tranpetan erortzen garenean. Eta are larriagoa da tranpa horretan Alderdi Sozialista erori izana, 2050erako Estrategiaz harrotzen dena, haragiaren kontsumoa murriztearen alde egiten duena, eta Trantsizio Ekologikoko presidenteordetza aintzat hartzen duena. Gure inguruko beste herrialde batzuetan bezala, okelaren kontsumoa murrizteko estrategia bat lideratu beharrean (Gobernuaren dokumentuetan agertzen den bezala) edo makroetxaldeen aurka egin beharrean, krisi klimatikoari aurre egiteko, isil-isilik geratu da ezertxo ere esan gabe, isiltasun hori oso deigarria izanik.
Baina, errealitatea bihurritzen saiatu arren, datuek arrazoia ematen digute. Makroetxaldeek, 5.000 edo 10.000 abelburukoak izan, gure lurraldea eta ingurumena kaltetzen dute, ura pozoitzen dute, animaliak sufriarazten dituzte, kalitate txarragoko haragia ekoizten dute, enplegua suntsitzen dute eta gure herriak husten dituzte. Ehun txosten ofizialak ikusi besterik ez da egin behar, makroetxaldeak existitzen direla egiaztatzeko, eta gure herrien bizitza infernu bihurtzen ari direla. Guk gure lana egiten jarraituko dugu, koherentziagatik, politika berdeetan sinesten dugulako eta ez dugulako geure burua buloen atzaparretan erortzen utziko.
PODEMOS Ahal Dugu