Skip to main content

"Gaueko orduak giltzarri dira adinekoen arretan"

Elkarrekin Podemos-IUk neurriak eskatu ditu egoitzetako gaueko orduetan arreta egokia emateko eta zaintzaile informalek arnasa hartzeko duten eskubidea bermatzeko.


Bizkaiko Batzar Nagusietako kontroleko osoko bilkurak, gaur Gernikan egin denak, adinekoak eta mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko gabeziak izan ditu ardatz. 24 ordu eskasera, Aldundiak Barakaldoko Leireko Andre Mariaren egoitza aldi baterako itxiko du, gaueko txandan egoiliarrak zaintzeko langilerik ez uzteagatik. Elkarrekin Podemos IUk neurriak eskatu ditu egoitzetako gaueko orduetan arreta egokia emateko.

Eneritz de Madariagak bozeramaileak adierazi duenez, “gaueko orduak funtsezkoak dira adinekoei arreta emateko. Denok dakigu erorikoak izaten direla eta balizko desoreka kognitiboak gerta daitezkeela. Edozein gorabehera, oharkabean igaro daiteke errazago” deitoratu du. Izan ere, “Bizkaiko adinekoentzako egoitza-zentroetako familiartekoen eta langileen kezka errepikatuenetako bat gaueko ordutegian behar besteko arretarik ez ematea da, ratio nahikorik ez dagoelako”.

Barakaldoko Leire egoitzari jarritako zigorraren harira, De Madariagak azaldu du “itxiera beharrezkoa dela eta txalotu egiten dudala neurria, baina ez dezagun ahaztu enpresa kudeatzaile berrerorlea dela eta egoitza berri bat irekiko duela”. Zentzu horretan, Barakaldoko udal taldeak gaur eskatu du Aldundiak ikuskapen sakonagoak egin ditzala, urtebete baino gutxiagoan egiten den bigarren itxiera delako, eta zigorrak berrikusteko, oso larritzat jotako arau-hauste baterako zigor txikiagoa dela uste baitute.

Atsedenerako eskubidea

Elkarrekin Podemos-IUk ere salatu du Foru Sareak ez duela atsedenerako plaza nahikorik, eta, horregatik, plaza gehiago eskatu ditu, eskualde guztietan aukera egotea eta familiek zentroa aukeratu ahal izatea.

  • Hits: 196