Skip to main content

Kontzilia herritarrei zabaltzea eskatu dugu, hau da, familia zaurgarrien adingabeak aldi batez zaintzeko zerbitzua

Neurri horrekin, taldearen asmoa da Gasteizko edozein familiak aldian behin baliabide hori eskura izatea baldin eta espero gabeko gorabeherak etortzen bazaizkie eta ezin badituzte umeak zaindu

Kontzilia zerbitzuak esklusiboki eta behin-behinean zaintzen ditu gizarte zerbitzuek bideratuta inklusio soziolaboralean diren familia zaurgarrietako adingabeak

"Erakundeentzat ezinbestekoa da adingabeak dituzten familien egoera eta premia orokorrak ezagutzea baina baita ezusteko gertaeretan ere alternatibak eskaintzea seme-alabak ondo zainduta egon daitezen une jakin horietan", esan du Garbiñe Ruizek

Elkarrekin udal taldeak (Podemos- IU- Berdeak EQUO) datorren Udalbatzarrean eskaera bat egingo du: aztertu dezatela Kontzilia zerbitzua gainerako familietara zabaltzea komeni ote den; izan ere, orain familia zaurgarrietarako bakarrik dago. Zabalduta, berriz, inoizka behar luketenek eskura izango lukete baliabidea.

Kontzilia zerbitzuak esklusiboki eta behin-behinean zaintzen ditu gizarte zerbitzuek bideratuta inklusio soziolaboralean diren familia zaurgarrietako adingabeak. Baliabide berria da, orain hiru hilabete abiatua, eta Ibaiondon dagoena. Bertan, 4-12 hilabete dituzten adingabeak zaintzen dituzte, eta familiei espazio egoki bat ematen diete non beren adingabeak profesional kualifikatuen esku uzten baitituzte, gurasoek ezustean suertatzen zaizkien betebeharrak betetzen dituzten artean, hala nola laneko elkarrizketak, osasun eta heziketa arloko hitzorduak eta enplegagarritasunerako nahitaezko ikastaroak.

Elkarrekin taldearen ustez, familia zaurgarriei ustekabekoak dituztenean seme-alabak zaintzea zailtzen zaien bezala, edozein familiari gertatu ahal zaio hori edozein dela ere haren maila sozioekonomikoa. "Haurrak zaindu behar ditugunok behin baino gehiagotan gertatu gara zer egin ez genekiela bat-batean medikutara joan behar izan dugulako, lan elkarrizketa bat izan dugulako, urgentziazko lantxoren bat, senideren bat ospitaleratu dutelako, hurbileko norbait hil zaigulako... Kasuistika askotarikoa da baina egoera beti bera: ezohiko zirkunstantzia horiei ezin erantzuna adingabeok nori utzi ez genuelako", azaldu du Garbiñe Ruiz zinegotziak.

Hori dela eta, Elkarrekin taldeak eskatuko du udal gobernuak azterketa bat egin dezala zehazteko ea Elkarrekin-ek detektatu duen bezala Kontzilia zerbitzua unibertsalizatzeko premiarik dagoen, familia zaurgarriez harago.

Azterketa horren emaitzak ikusita, gobernuak baloratu behar luke Kontzilia zerbitzua zabaldu, beste kokapen batzuk ireki edo zer den egokiena egitea. "Gure ikuspegiz, zainketak eta lana uztartzeko erantzukizuna ezin da gelditu familiaren edo gizartearen gain; aitzitik, erakundeek jakin behar dute oro har adingabeak dituzten familiak nola dauden eta nolako zaintza premiak dituzten, baina ezustekoak daudenean ere alternatibak eskaintzeko moduan egon behar dute, une jakin horietan seme-alabak esku onetan geldi daitezen", amaitu du Ruizek.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input