Skip to main content

“Botilaratutako ura da hondakin plastikoak sortzen dituen jatorri nagusietako bat”

Iturriko uraren kontsumoa sustatzeko proposamena erregistratu du Elkarrekin Podemos-IUk

Koalizioak ekimen bat aurkeztuko du urtarrileko osoko bilkuran, Bilboko iturriko uraren zentzuzko kontsumoa sustatzeko xedeaz. Bere proposamenarekin, Udalari eskatzen dio bere bulegoetan edo udal-erakundeetan eta beste espazio publiko batzuetan edateko uraren kontsumoa susta dezala, higienea eta elikagaien segurtasuna bermatuko duten iturriak erabiliz eta instalatuz, baita ontzi berrerabilgarrien erabilera ere, botilaratutako uraren erabilera murriztuz.

Bestalde, botilaratutako ura honitzeko zerbitzuak, behin bukatuta, ez berritzeko eskatu du, baita botilaratutako ura kentzea ahalbidetzea ere udal-instalazioetan eta Udalaren mendeko erakundeetan vending-makinetan eta antzekoetan eskaintzen diren produktuetatik.

Ekimenaren barruan sartzen da informazio-kanpaina bat egitea, ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduek bezeroei ontziratu gabeko ura doan eskaintzeko duten betebeharraren berri emateko, establezimenduaren eskaintzaren osagarri gisa.

Elkarrekin Podemos-IUk gogora ekarri du “Bilboko Udala kide den Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoak edateko kalitatezko ura eskaintzen duela, eta, horren ondorioz, Bilboko iturriko ura bikaina dela hainbat ratio eta konparazioren arabera”.

“Botilaratutako ura da hondakin plastikoak sortzen dituen jatorri nagusietako bat”, adierazi du taldeak, eta gainera, “ur horren kalitatea ez da Ur Patzuergoak eskaintzen duena baino hobea”. Horregatik, koalizioak erabaki du ekimen hori aurkeztea “neurri zehatzak hartzeko, iturriko uraren kontsumoa sustatze aldera eta botilaratutako uraren kontsumoari aurre egiteko, horrela ahalbidetuko da hondakin plastikoen sorreraren murrizketa.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input