“Benetan garrantzitsua da auzotarrek berek markatzea auzoetako beharrak”
Elkarrekin Podemos-IUk kontsulta herritar bat eskatu du Uribarriko Bilbo Barria Dorreko eraikineko lokalen erabilera erabakitzeko
Podemos, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak alderdiek osatzen duten koalizioak Bilbo Barria Dorreko eraikineko lokalen erabilerari buruzko eztabaida bat aurkeztuko du hurrengo osoko bilkurara. Amenabar Etxegintza Bizkaia SL eraikuntza-enpresak Bilboko Udalari lagatako etxabeak dira, eta udal-ekipamendurako erabili behar dira. Elkarrekin Podemos-IUk Uribarrin herritarren kontsulta prozesu bat ahalik eta azkarren garatzea proposatu du, lokalen erabilera modu parte-hartzailean erabakitzeko.
“Uribarri auzoan, asko dira bertako bizilagunek dituzten beharrak. Adineko pertsonak elkartzeko gune bat, liburutegi berri bat eta ikasketa gelak eskatzen dituzte”, azaldu du Ana Viñals udal taldeko bozeramaileak.
“Elkarrekin Podemos-IUk gobernagarritasun demokratikoa defendatzen du, herritarrek eta Udalak erabaki dezaten abian jarriko diren proiektuen etorkizuna”, adierazi du Viñalsek.
Horregatik, datorren osoko bilkuran, koalizioak udal gobernuari eskatuko dio Gure Etxea Auzo Elkartearekin eta gainerako auzo kolektiboekin kontsulta herritar bat egin dezala, lokalen helmuga zein izango den elkarrekin erabakitzeko.
“Erakunde publikoek erabakiak hartzeko eskaintzen dituzten espazio klasikoez gain, hala nola auzo kontseiluez gain, auzotarrek beren auzoetako beharrak markatzea da garrantzitsuena”, sakondu du bozeramaileak.
PODEMOS Ahal Dugu