Skip to main content

“2023an egiturazko aldaketak behar ditugu erabakiak hartzeko, herritarrei gehiago entzuteko eta gizartearen gehiengoaren alde lan egiteko”

Garbiñe Ruíz Vitoria-Gasteizerako Podemoseko alkategaia eta Zinegotziak urtea zoriontzeko eta bere 2023rako desioak eta konpromisoak partekatzeko bideo bat zabaldu du sare sozialetan

Garbiñe Ruiz Podemos Ahal Dugu-ko Gasteizko alkategaiak jai zoriontsuak opa ditu eta 2023rako dituen nahiak eta konpromisoak partekatu ditu herritarrekin, sare sozialetan zabaldutako bideo baten bidez. Urte berrirako dituen helburuen artean daude udal zerbitzu publikoak indartzea, hiri iraunkor eta kutsadurarik gabea lortzea eta gazteei laguntzea.

Gaur egungo zinegotziak jai zoriontsuak opa dizkie gasteiztar guztiei, sare sozialetan eta Gasteizko Podemos Ahal Dugu-ko sare ofizialetan egindako bideo baten bidez. Bideo horretan, Garbiñe Ruizek 2023rako dituen nahiak eta konpromisoak partekatzen ditu Gasteizko herritarrekin, hala nola “kalitatezko eta udal kudeaketako” zerbitzu publikoak lortzea, hiri jasangarriagoa, kalitatezko aisialdia, gazteriarekiko konpromisoa eta “epe ertain eta luzerako erronkei erantzungo dien hiri-eredu bat” proposatzea.

Garbiñe Ruizek uste du udal gobernuak politika egiteko aukerak galtzen ari dela herritarren eta gehiengo sozialaren eskutik, eta ez dituela Gasteizko eskaerak entzuten. “2023an egiturazko aldaketak behar ditugu erabakiak hartzeko orduan, herritarrei gehiago entzuteko, elkarri begietara gehiago begiratzeko eta gizartearen gehiengoaren alde lan egiteko”, adierazi zinegotziak bideoan.

Ruiezek aukera aprobetxatu du bere taldeak udalean lortutako lorpenak gogora ekartzeko. “Frogatu dugu posible dela, aldaketak posibleak direla, eta gaur egun esan dezakegu martxan jar daitekeela hutsik dauden etxebizitzen kanona eta dauzkagun haurreskolen doakotasuna berma daitekeela, etxebizitza sozialen parke publiko bat izan dezakegula edo gure adinekoei arreta hobea eman ahal zaiela eta nahi ez den bakardadeari aurre egin ahal zaiola, eta haurren eta familien osasun mentalari erantzun ahal zaiola”, ekarri du gogora.

Amaitzeko, Gasteizen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du Garbiñe Ruizek. “2023an gehiengo sozialaren alde lan egiten jarraituko dugu eta jendearen bizitza hobetuko dugu”, hitzekin amaitu du.

Hurbila eta pertsonala

Bideoan, zinegotziak 2022an egindako lanaren gaineko irudiak agertzen dira, eta bi une pertsonalago ere bai, jaietan eta familiarekin batera: Olentzerori harrera egin zaionean eta Eguberri egunean opariak ireki dituztenean.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input