Skip to main content

Lan-erreformari emandako ezetza bost segundoz nagusitu zenekoa

Behin akatsa argituta, erreforma ez zela bertan behera geratu eta Rajoyren araudia ez zela berriro indarrean egongo ikusita -langileek eskuratutako eskubideen galerarekin-, EAJko, EH Bilduko eta ERCko ordezkariek lasaitu handia hartu zuten

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du. Lan-erreformari buruzko eztabaidan azaldu diren milaka hitzak baino gehiago. Arau batek eskubideak berreskuratzea dakarrela esateko bilatu diren argudio guztiak baino gehiago -nahiz eta nahikotzat ez jo-, eta, hala ere, aurka bozkatu zen. EHBilduren hitz adiskidetzaileak baino gehiago, inbestidura-blokean sortzen zen arrakala berregingo zela zioena.

Mila hitzek baino gehiago balio duen irudi hori hemizikloaren irudia da, Kongresuko presidenteak Yolanda Diazen lan-erreforma indargabetuta geratu zela iragartzean egin zuen akatsak iraun zuen segundoetan. Pozaren pozezko eztanda izan zen Vox eta PPren eserlekuetan, zutik jarri eta txaloka ari baitziren ezezkoaren garaipenak eragindako poza adierazteko. EAJko, EHBilduko eta ERCko ordezkariek, garaipena ospatu beharrean, zaplasteko bat bezala jaso zuten albistea, hemizikloko ganberak ederki hartu baitzituzten beraien aurpegi urrikalduak. Akatsa argitu ondoren, erreforma bertan behera geratu ez zenez eta Rajoyren araudia berriro indarrean ez zegoenez, langileek eskuratutako eskubideak galduz, hiru alderdi horietako ordezkariek lasaitua hartu zuten. Langileek ezingo liekete errua egotzi beren ezetzarekin berreskuratutako eskubideak galtzea, eta hori lorpena izan zen berainetzat. Eskubide gehiago lortu nahi izatearen aitzakiaz, lortutako eskubideak galarazteko prest zeuden.

Honek azaltzen du nola  indar politiko bat agobiatu ahal den irabazi duela pentsatzen duenean,  eta ze lasaitu ederra hartzen duen irabazi ez duela jakitean. Ez naiz atzo lege-dekretu baten baliozkotzea bozkatzeaz gain, artikulu batzuei buruz ere eztabaidatzen ari zirela uste zuen pertsona bakarra. VOX eta PPren ezezkoaren aurrean, EAJren, ERCren eta EH Bilduren ezetza ez zen testuarekiko desadostasunean oinarritzen, baizik eta zegoen indar korrelazioak eskubideak berreskuratzeko bidean aurrera egiteko aukera ematen zuelako ideian, EHBildu eta ERCren kasuan, eta EAJren kasuan salbagoardia klausula bat behar zelako; eta hori guztia, inbestidura-blokearen indar nagusiak, PSOEk, argi eta garbi utzi arren ez zuela babestuko enpresaburuen eta langileen arteko gizarte adostasunez lortutako testuan koma bakar bat aldatzea ere (CEOEk beste mahai batean ez esertzeko mehatxua egin zuen)

Ezetz bozkatu zuten blokeko hiru alderdiek argi utzi zuten ez zeudela lege dekretuaren edukietako bakar baten aurka, baina ez zituztela nahikotzat jotzen; eta hauxe da gaiaren muina: baten batek onartzen badu ez duela ezer arau baten edukien aurka, baldin eta esplizituki onartzen badu arauak berekin dakarrela galdutako eskubideak berreskuratzea, nahiz eta uste izan eskubideen berreskuratze hori handiagoa izan zitekeela… Ez al dago beste boto aukerarik PPrekin eta Voxekin bat egin beharrik gabe jarrera hori adierazteko eta beraiek aitortzen duten inbestidura blokean arrakala sortzeko, eta, batez ere, langileek berreskuratutako eskubideak arriskuan jarri beharrik gabe? Baten batek uste badu langileek ez dutela eskubide nahikorik berreskuratu, arriskuan jarrriko al ditu berreskuratutako eskubideak ezezko botoarekin?

Artikulu hau idazten dudan bitartean,  iruzkin hau irakurtzen dut Twitterren: "Indargabetzen ari zela esan den une horretan, telebistaren planoa ia hemiziklo erdira zabaldu da. Herrialde osoak ikusi du Aitor Esteban eskuak burura eramaten “Jainko maitea, zer egin dugu?” esanez bezala. Historiarako irudia da. Izan ere, orain arte ez dute azaldu zer arrazoik bultzatu zituen beren desadostasuna ez adieraztera, abstentzioaren bidezko babesa ukatuz.Hori egin beharrean, ezetza emateari jo dute, nahiz eta langileek lortutako eskubideak arriskuan jarri.

 PODEMOS Ahal Dugu

Roberto Uriarte

04 Otsaila 2022

Articulos relacionados

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input