• Home
  • Udalak Martxan ekitaldiaren programa

Euskadiko Podemos Ahal Dugu-ktopaketa bat egingo du datorren larunbatean, uztailaren 2an, Arabako Arcos de Quejanan (Aiara), kargudunekin eta militantziarekin batera, datorren ikasturte politiko garrantzitsuaren erronkak jorratzeko. Jardunaldiaren helburua da etorkizuneko ildo estrategikoak sendotzea, udal eta foru hauteskundeetarako hauteskunde-programak definitzeari begira, eta esparru politikoa indartzen lan egitea.

Jardunaldia lau zatitan egituratuko da: irekiera bat izango da esku-hartze politikoekin; eraikuntza kolektiboko gune bat, datorren ikasturterako jarduketa eta proposamen estrategikoak definitzeko; lurralde mailako mahai bat, espazio politikoa zabaltzeko beste esperientzia batzuk ezagutzeko eta, arratsaldean, aisialdiko hainbat jardueraz osatutako espazio bat (musika, literatura, zinema).

Topaketan, Podemosek beste autonomia erkidego batzuetan dituen erakundeetako ordezkariak eta kargudunak izango dira. Euskadiko Podemos Ahal Dugu-ren zuzendaritzarekin, kargudunekin eta militanteekin batera, jardunaldi ludiko bat egingo dute, herritarren beharrei erantzungo dieten etorkizunerako proposamenak sendotzeko.

GOIZEAN

09:30 - 10:00 Akreditazioak eta ongietorria
10:00 - 10:30 Hasiera
10:30 - 13:00 Eraikuntza kolektiboko gunea

Hamabost minutuko atsedenaldia

13:00 - 14:00 Lurraldeko mahaia: aniztasunean bat eginez

Miren Gorrotxategi
Elkarrekin Podemos-IUko bozeramailea

Lucía Muñoz
Balear uharteetako Unidas Podemoseko diputatua Diputatuen Kongresuan

Juan Antonio Delgado
Andaluziako Parlamentuko diputatua


Aina Vidal
En Comu Podemeko diputatua Diputatuen Kongresuan

ARRATSALDEAN

14:00 - 16:00 BAZKARIA
16:00 -17:30 AISIA

•Elizabeth Duvalen azken liburuaren aurkezpena

•“Ametsen hariztia” bisitatzea

•“Resistance” film laburraren proiekzioa, errefuxiatuen artean zinema sustatzeko Saharako Elkartearen eskutik

17:30 - 18:00 Ondorioen aurkezpena

Eman izena

- SARRERA GUZTIAK AGORTUAK-