“Bigarren Mailako herritar gisa tratatzen gaitu Osakidetzak”: David Sotok Bidasoko Ospitaleko kirurgia zerbitzua mantentzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuari eskatu dio osasun-langileen eta herritarren eskaerei erantzuteko eta ez uzteko osasun zentroko 100.000 erabiltzaileak  ebakuntza-gelarik gabe 18 hilabetez baino gehiagoz

 

David Soto Elkarrekin Podemos IUko legebiltzarkideak gaitzetsi egin du gaur Gasteizko Ganberan Bidasoko ospitaleko bloke kirurgikoaren erreformaren inguruan dagoen iluntasuna; izan ere, erreformak eskualdeko ia 100.000 biztanleak 18 hilabetez zerbitzu hori gabe utziko ditu. Osasun zentroko erabiltzaileei kalte larriak eragingo zaizkien arren, Eusko Jaurlaritzak aurrera jarraitzen du ebakuntza-gelak Donostiako Onkologikora eramateko ideiarekin, herritarren eta osasun-langileen kexei jaramonik egin gabe;Kontuan izanik informazio eta gardentasun falta ere salatzen dutela.

Sotok kirurgia-blokea eraberritzeko proiektua geldiarazteko eskatu du ostiral honetako kontrolerako osoko bilkuran. Gotzone Sagardui Osasun sailburuari interpelazioa egin dio Bidasoko ospitaleko kirurgia-jardueraren lekualdaketaren egoeraz. Podemos Ahal Dugu-ko legebiltzarkide eta Antolakuntzako idazkariak salatu duenaren arabera, “Bidasoko biztanleok sentitzen dugu Osakidetza Bigarren Mailako herritar gisa tratatzen gaituztela”, uko egin baitzaio arreta egokia bermatzeari ospitaleko erabiltzaileentzat.

Azken aste hauetan, Osasun Bidasoa plataforman bildutako osasun-langileek eta hainbat gizarte-taldek eskatu dute Bidasoko Ospitalean kirurgia-blokea mantentzeko eta proiektua birformulatzeko, obra egiten den bitartean; izan ere, ondorio garrantzitsuak izango lituzke Donostiara joan beharrak pazienteentzat eta haien senideentzat. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak uko egiten dio afekzioak minimizatuko lituzkeen alternatiba bat gaitzeari, eta ez die erantzunik ematen osasun zentroko profesionalek beren egoerari buruz dituzten kezkei.

Zer gertatuko da langileekin? Zer gertatuko da larrialdiekin? Zergatik jartzen da arriskuan pazienteen osasuna Onkologikora eramanez? Zergatik behartzen dira senideak Donostiara joatera? Zergatik ez da eraikitzen erantsi bat  eta horrela biztanleak ez dira beste toki batera bideratzen beste beste leku batzuetan egiten den bezala?... Hona hemen Sotok salaketa gisa egindako galderetako batzuk.

Irungo legebiltzarkideak Sagarduiri eskatu dio herritarren kexak entzun ditzala ebakuntza-gelak Donostiako Onkologikora eramateak dakartzan ondorio larriengatik, eta kaltetuekin konponbide bat artikulatu dezala. "Sinplea da, beste leku batzuetan egin dena nahi dugu, besterik ez", azpimarratu du.

Astero eskualdean egiten diren mobilizazioen baitan, Elkarrekin Podemos IUko Irungo udal taldeko kideak, ostiralero bezala, 14:00etan Eskualdeko Ospitalean egiten den elkarretaratzean izango dira, osasun-langileekin eta gizarte kolektiboekin batera. Ildo horretan, David Nuño udal taldeko bozeramaileak dei egin die herritarrei datozen asteetan egingo diren elkarretaratze eta mobilizazioetan parte hartzeko. “Deskontu denboran gaude, eta herritarren bultzada osoa behar dugu konponbide duina eskatzen jarraitzeko”, ondorioztatu du bigarren alkateordeak.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input

EGOITZAK

Sede de Bilbao
Calle Nervión 3, 5º C-D

Sede Donostia
Avenida de Navarra, 34

Sede de Vitoria-Gasteiz
Marques de la Alameda Plaza, 1

JARRAI GAITZAZU