Skip to main content

“Etxebizitza-politikak prentsa-ohar batean hasi eta bertan amaitzen dira”

Ana Viñalsek “etsigarritzat” jo du Etxebizitza arloko zinegotziaren parte-hartzea Elkarrekin Podemos-IUk eskatutako agerraldian

Bilbo. Jon Bilbao Etxebizitza zinegotziak agerraldia egin du gaur Podemos, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak osatutako koalizioak eskatuta, 2020-2023 Udal Etxebizitzen Plan Estrategikoaren bilakaeraren eta betetzearen berri emateko. Ana Viñals Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak agerraldia “etsigarria” dela esan du. “Ez digute daturik eman plana betetzen ari ote den jakiteko”, azaldu du.

Agerraldian, Viñalsek Etxebizitzaren titularrari aurpegiratu dio berarentzat “lehentasuna ez izatea Etxebideren zerrendetan izena emanda urteak daramatzaten pertsona eta familia zaurgarrienak, alokairu sozialeko etxebizitza bat esleitzea espero dutenak”. Izan ere, arloari azalpenak eskatzeko arrazoi nagusia Udal Gobernuak etxebizitza eskuragarrien kupo berri bat ezartzea izan zen. “Kupo horretan, urtean 15.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten alokairu-eskatzaileen %76 ez da lehenesten, kontuan izanik horiexek direla gehienak”, adierazi du.

Viñalsek “neurrigabetzat, bidegabetzat eta diskriminatzailetzat” jo du neurria. “Traizio egiten dio Udal Etxebizitzen funtsari, zerbitzu publikoari eta interes orokorrari. Ez dago justifikatuta irizpide objektiboak erabilita”, adierazi du irmo.

Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak agerraldian azaldu du planaren arabera Etxebizitza Bilegoa 2021tik aktibo egon beharko lukeela. “Urte hartako urrian, zinegotziak iragarri zuen 2022an irekiko zela, eta agintaldia amaitzear dago eta bulegorik gabe jarraitzen dugu”, adierazi du Viñalsek. “Izan ere, 2023ko aurrekontu-proiektuak ez du horretarako aurrekontu-partidarik jasotzen”, gaineratu du.

“Badirudi etxebizitza-politikak, askotan, prentsa-ohar batean hasi eta amaitzen direla. Etxebizitza Saila biluzik dago. Ez da nahikoa promes egitea eta iragartzea, iragarki horiek betetzen ez badira”, amaitu du Viñalsek.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input