Skip to main content

Bilboko Bizikleta bidezko Mugikortasuneko Plan Estrategikoa

Elkarrekin Podemos-IUk mugikortasun jasangarria bultzatzeko proposamen bat aurkeztu du. Ekimenaren helburua da 2023-2030 denboraldirako, Bizikleta bidezko Mugikortasunerako Plan Estrategikoa diseinatzea.

Ana Viñals udal taldeko bozeramaileak hau azaldu du: “Europako hiri nagusiek bezala, garrantzitsua da Bilbok berezko plan estrategiko bat izatea, errealitatera egokituta eta mugikortasun jasangarriaren etorkizuneko beharrakkontuan hartuta behar bezala”. Ekimenean proposatzen da “modu irekian egitea, herritarren parte-hartzea kontuan hartuta eta Garapen Jasangarriko Helburuetara egokituta, kontuan izanik lantzeko aldia 2030. urtera arte luzatuko dela”.

Viñalsek azpimarratu du bizikletaren balioa, eta adierazi du bizikleta ez dela garraiobide hutsa. “Bizikleta hirien barruan eta kanpoaldean erabiltzea baliagarria da gizartearentzat; mugikortasunari ez ezik, bizigarritasunari, osasunari, ingurumenari, ekitateari, soziabilitateari eta abarri dagokienez ere”, azaldu du. Era berean, bozeramaileak nabarmendu du “bizikletak onurak eragiten dituela bizikleta erabiltzen dutenentzat eta ez dutenentzat, espazio publikoa liberatzen duelako eta kaleetan airearen kutsadura eta kutsadura akustika murrizten duelako”.

Hori dela eta aurkeztu du Elkarrekin Podemos-IUk proposamen hau. “Gure hiriaren errealitatea kontuan hartuta, argi dago Bilboko Udalak, mugikortasun jasangarriaren arloan aurrera egin nahi badu, askoz ere irmoago eman behar diola lehentasuna bizikleta bidezko mugikortasunari a”, adierazi du Viñalsek.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input