Skip to main content

Bilbobuseko eta Artxandako funikularraren deskontuak 2023. urte osoan mantendu beharko lirateke

Elkarrekin Podemos-IUk neurri hau luzatzea eskatu dio Udalari, familiei laguntzeko egungo inflazio testuinguruan

Podemos, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak alderdiek osatutako koalizioak eztabaida berri bat aurkeztuko du Udalean: Bilbobuseko eta Artxandako funikularreko tarifetako hobariak 2023. urte osoan zehar luzatzea.
Ana Viñals Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak hau ekarri du gogora: “Bilboko garraio publikoko beherapenek iraungitze-data dute”, nahiz eta -antza denez-inflazioak goratz jarraituko duen”. Horregatik koalizioak ekimen hori erregistratu du. Bertan, Udal Gobernuari hau ere eskatu diote: “Eusko Jaurlaritzari udalerrientzako Laguntza Plan bat eskatzea, deskontu horiei eutsi ahal izateko”.

Viñalsek azaldu duenez, “estatu mailan, Unidas Podemosek sozialistekin osatzen duen koalizio-gobernuak, kirisi ekonomikoari eta inflazio handiko testuinguruari aurre egiteko, abian jarritako neurri arrakastatsuenetako bat doako tarifak eta garraio publikoko deskontuak dira”. Neurrri horiek geroago errepikatu dira autonomia-erkidegoetan eta udal-mailan. Horregatik, irailaren 1etik, Bilbobuseko eta Artxandako funikularreko txartelen tarifetan % 50eko deskontua aplikatzen ari da Bilbon. “Hobari honek izugarri laguntzen die gure hiriko pertsona eta familia askori”, adierazi du Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak.

Inflazioak gogor jotzen jarraituko duela kontuan izanda, Estatuko Gobernuak Renferen abonuen doakotasunari eutsiko dio 2023. urte osoan. “Arrazoi beragatik, deskontuak mantendu beharko lituzke ordura arte Bilbok Bilbobuseko eta Artxandako funikularreko tarifetan”, azaldu du Viñalsek.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input