Skip to main content

Bilbo eremu tentsionatu izendatzea eskatu dugu, alokairuaren prezioari eusteko

Udalak Eusko Jaurlaritzak ezarritako izapideak hasteko proposamena erregistratu du udal taldeak

Eusko Jaurlaritzak mapa bat egin du, eta bertan jasotzen da zein zonalde izan daitezkeen tentsionatuak, osorik edo partzialki. Bilbo da horietako bat.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren bidez egin duen txostena ezagutu ondoren, Elkarrekin Bilbaok proposamen bat erregistratu du udaletxean.

Eremu tentsionatuaren izendapena ez da automatikoa. Deklaratu ahal izateko, izapide batzuk egin behar dira. Udalak eskaera formala egin behar du. Elkarrekin koalizioko proposamenak jasotzen duen bezala, udalek eremuaren mugaketa, justifikazio-memoria eta hiru urterako ekintza-plana erantsi behar dituzte, antzemandako gabeziak konpontzeko. Ekintzak inplementatzeko kronograma edo egutegi bat ere behar da.

Ana Viñals udal taldeko bozeramaileak azaldu duenez, proposamenaren helburua da Bizkaiko hiriburuko “Udalak formalki eskatzea Eusko Jaurlaritzari Bilbo etxebizitzaren merkatuko eremu tentsionatua izendatzea eta, ahalik eta lasterren, hura deklaratzeko ezarritako baldintzak betetzeko beharrezkoak diren prestaketa-dokumentuak egitea”. Viñalsek uste du beharrezkoa dela neurri hori hartzea, “etxebizitzen arloko arazo larriaren eta hiriak pairatzen duen bizitegi-larrialdi ekonomikoaren aurrean”.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input