Ricardo Garcia Damborenea zigortutako GALeko kideak jasotzen duen prestazioa berehala etetea eskatu dute Unidas Podemoseko euskal diputatuek

Diputatu ohiak zazpi urteko kartzela-zigorra jaso zuen Segundo Mareyren bahiketagatik, eta 2.063 euroko “diru-sarrera osagarria” jasotzen tu hilero, eta hori “terrorismoaren biktimen oroimenaren eta duintasunaren aurkako erasoa” da

Unidas Podemoseko euskal diputatuek Kongresuko eta Senatuko Lehendakaritzari eskatu diote eten dezala berehala Ricardo García Damborenea diputatu ohiak hilero jasotzen duen prestazio ekonomikoa, terrorismoaren biktimen memoriaren eta duintasunaren aurkako erasoa delako.

Garcia Damborenea GAL auzian inplikatuta egon zen, eta Justiziak zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri zion Segundo Mareyren bahiketagatik, baina ez zuen zigor hori bete indultua jaso zuelako. Delitu horiek diputatu gisa izan zuen agintaldian gertatu ziren.

Diputatu ohiak 2.063,75 euroko “diru-sarrera osagarria” jasotzen du hilero Legebiltzarreko pentsioen eta legebiltzarkide ohien aldeko beste prestazio ekonomikoen Erregelamenduak ezartzen duen diru-sarreren osaketaren zerrendan islatzen denez. Erregelamendu hori publiko egin da arestian.

Egoera horren aurrean, Pilar Garrido, Roberto Uriarte eta Juantxo López de Uralde euskal diputatuek idatzi bat erregistratu dute bi ganberetako Lehendakaritzan,  Kongresuko eta Senatuko mahai bateratuak lehenbailehen deitzea eskatzeko, Garcia Damboreneak hilero jasotzen duen prestazio ekonomikoa bertan behera uzteko xedeaz.

Diputatu ohiak jasotzen duen dirua, idatzian agertzen denarn arabera, Kongresuko eta Senatuko Mahaiek adostu zuten modu diskrezionalean, eta terrorismoaren biktimen memoriaren eta duintasunaren aurkako erasoa da. Horregatik, laguntza hori berehala etetea eskatzen da.

Unidas Podemoseko euskal diputatuek Estatu krimenen inguruan dagoen zigorgabetasuna salatu dute. José Barrionuevo Barne ministro ohiak Estatu terrorismoa aitortu eta babestu du berriki, eta adierazpen horiek onartezinak eta justifikaezinak dira, segurtasun juridikorik eza eragiten dutelako eta biktimak iraintzen dituztelako.

Beharrezkoa da botere publikoen konpromiso demokratikoa, terrorismoaren biktima guztiekin justizia egon dadin. Horregatik, funtsezkoa da Sekretu Ofizialen Legea aldatzea, zer gertatu zen jakiteko, betiere egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak printzipioen arabera.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input

EGOITZAK

Sede de Bilbao
Calle Nervión 3, 5º C-D

Sede Donostia
Avenida de Navarra, 34

Sede de Vitoria Gasteiz
Marques de la Alameda Plaza, 1

JARRAI GAITZAZU