Podemos Ahal Dugu-ren komunikatua apirilaren 14an, Errepublikaren Egunean

Errepublikanismoa ez da estatu mota bat bakarrik, eta ez da monarkia kritikatzera mugatzen. Gizarte eredu eta ongizate eredu bat ere bada, berdintasunezko gizarte laiko baterantz doana, gutxi batzuentzako  pribilegioak ezabatzen dituena, eta herritarren beharrei erantzuten diena. Errepublika sistema feminista eta plural baten bermea da. Errepublikak demokrazia gehiago eta hobea dakar berekin.


Podemos Ahal Duguk Errepublikaren eguna ospatuko du aurten ere 2022ko apirilaren 14an. Gaur gogoan ditugu Bigarren Errepublikan, gerra zibilean eta diktaduran demokraziaren eta askatasunaren alde bizitza eman zuten lagun guztiak. Estatu kolpe faxista batek zapuztutako etapa hori nahikoa izan zen garai hartan askatasun politikoak zituen gizarte modernoago eta sozialago bat posible zela frogatzeko.

Baina, era berean, gogora ekartzen dugu defendatzen dugun errepublikanismoa ez dela estatu mota bat soilik, eta ez dela mugatzen monarkiaren sistema zaharkitu eta gainditu bat kritikatzera. Errepublikanismoa antifaxismoa da, hain da beharrezkoa une honetan, non eskuindar erreakzionarioenek jazarri egiten gaituzten eta gorroto-diskurtsoak eta -delituak hazi egiten diren. Eta errepublikanismoa gizarte-eredu eta ongizate-eredu baten proposamena da, berdintasunezko gizarte baterantz aurrera egiten duena, non herritarren behar materialak bermatuta egongo diren.

Horregatik, eredu politiko anitzaren eta modernoaren alde egiten dugu, aukera guztiak mozalik gabe adierazi ahal izateko. Zainketa-sistema bat, gure gizarteak eta bizitzak berak sortzen dituzten lanei merezitako duintasuna aitortzen diena. Errepublikanismotik, lana, osasuna, etxebizitza, hezkuntza eta baliabideak eskuratzeko aukera bermatzen duten eskubideak defendatzen ditugu, mundu guztiarentzako berdintasunezko baldintzetan. Azken batean, Errepublika feminista, soziala eta plurala.

Estatuko buruzagitza erabakitzea ukatu zaigun arren, Errepublikak ez du bakarrik ekartzen berekin aukeratzeko eskubidea. Askatasunaz eta berdintasunaz ari gara, baina baita demokraziaren aspaldiko balioak eta feminismoak zein ekologismoak gaur egun planteatzen dituzten behar berriak uztartu behar dituen senidetasunaz ere. Izan ere, berdintasunik gabe ez dago justiziarik, eta, beraz, berdintasunetik eraikitzen diren gizarteek bakarrik defini dezakete beren burua justutzat eta demokratikotzat.

Eraiki nahi dugun Errepublikari eduki soziala emateko betebeharra dugula ere uste dugu, politika jendearen bizitzara hurbiltzea ere bermatu behar baita, prozesu parte-hartzaile, ireki eta gardenen bidez.

Balio errepublikanoak komunitarioak dira, baina ez dugu ahaztu behar komunitatearen ikuskerak ez duela beti berdintasuna bermatzen. Elkartasuna eta zaurgarritasuna, interdependentzia eta ekodependentzia aintzat hartzea dira benetan herritarrak diren komunitateak ehuntzeko aukera emango diguten erakusgarriak, zeinak herritartasun helduaren adierazgarri diren.

91 urte dira Eibarko jendeak lehenik eta gero herrialdeko bazter gutzietakoak kalera irten eta sistema demokratiko baten aldarrikapenarekin bat egin zutela. Geroago, Eibar bera, Durango eta, ondoren, Gernika bonbardatu zutenek lapurtu egin zuten, bakearen ikur bihurtuta. Gure gizarteak atzerakada historiko bati egin behar dio aurre, eskuin muturrak erabaki sendoa baitu gaur egun ere gainditu nahi dugun iragan beltz horretara itzultzeko. Izan ere, Ukrainako presidenteak Errusiarren erasoak Gernikako bonbardaketarekin parekatzen dituen bitartean, ultraeskuinak uste du 1937ko apirilaren 26an ez zegoela “ez gizaki onik, ezta txarrik  ere”, edo Ukrainan gertatutakoa egokiagoa dela Paracuelosen gertatutakoarekin alderatzea.

Euskadi errepublikanoa da. Errepublika eguna modu aktibo eta kontzientean ospatzeko deia egiten diegu gaur euskal herritar guztiei. Politika erregresiboei eta gizartearen ikuspegi uniforme, itxi, baztertzaile eta klasistari aurre egin ahal izateko, gogorik eza eta pasibotasuna alde batera utzi behar ditugu. Feminista, soziala eta plurala den sistema bat nahi dugu, gizarte berdinzale baterantz aurrera egingo duena, non herritarren behar materialak bermatuta egongo diren. Gure askatasunak jokoan ditugu. Guzti horiengatik: gora Errepublika!

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input