Skip to main content

"Nazkatuta gaude monarkiak, botere ekonomiko, mediatiko eta judizialak eta Estatuaren estoldek aurrerapen demokratikoak eta eskubide berriak lortzea eragotziko dutelako"

Errepublikaren aldeko Elkarrekin Podemosen ekitaldia Eibarren, Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiarekin, Miren Echeveste Eusko Legebiltzarrerako hautagaiarekin eta Isabel Pejenaute Elkarrekin Podemoseko bozeramailearekin

🗣Pilar Garrido: “Presazkoa da presioa egiten jarraitzea erregearen zigorgabetasunarekin amaitzeko, lehengoa eta oraingoa, inor ez dago legearen gainetik, legea alde batera utzita. Justiziaren aurrean erantzutea gutxieneko eta oinarrizko elementua da edozein demokrazia zintzorentzat.

Eta ez gara soilik ustelkeriaz eta erregeen iruzur fiskalaz ari. Hemendik, Eibar bezalako leku enblematiko batetik, F23an zer gertatu zen jakitea eskatzen dugu. Aski da ezkutatzea, Sekretu Ofizialen Legearen babespean, lege frankista baten babespean; gure historia, egia eta memoria nahi ditugu.

Aspertuta gaude erregeak eta haren gorteak, botere ekonomikoaren, oligarkia ekonomikoen, botere mediatikoaren eta botere judizialaren talde horrek, Estatuaren estoldek, inguruan dituen txupopteroen, errentisten, faxisten talde horrek, urteetan zehar aurrerapen demokratikoak eta eskubide berrien konkistak eragotzi izanaz, Euskadin gizarte askeago eta bidezkoago batean bizitzea eragotzi izanaz.

Eredu sozioekonomiko zaharkitu baten, porrot egin duen lurralde-eredu baten eta oso demokratikoa ez den sistema politiko baten alternatiba eskaintzen digu errepublikanismoak. Errepublikak esan nahi du botere publikoa, erakunde komun gisa, botere ekonomikoen gainetik jarri ahal izatea.

Nolako etorkizuna nahi dugu Euskadirentzat? EAJren ereduarekin jarraitzea, argi baitago ez duela errepublikarik nahi? Nahiz eta orain azken boladan errepublikazaletasunarekin bat egin, euskal gizartea funtsean errepublikarra delako, aski ongi ezagutzen ditugu EAJk Espainiako monarkiarekin izan dituen lotura eta hari gidariak ere.

Errepublikanismoaren balioek gure politika guztiak blaitu behar dituzte. Horrek esan nahi du erakundeetan eta kalean lanean jarraitzea, bestelako etorkizun politiko baten alde, zeinean Espainia errepublika plurinazionala izango den, Estatuko Buruzagitza demokratikoki hautatuko den eta lurraldeek beren aniztasuna errespetatu eta baloratuko duten, eta pertsona guztien eskubideak bermatuko diren.

Elkarrekin Podemosek indar guztiekin eta gizarte zibil antolatuarekin lan egingo du errepublika berria lehenbailehen errealitate izan dadin".  

🗣Miren Echeveste: "Askatasunaz hainbeste hitz egiten den honetan, ni libreago sentitu naiz osasuna bermatzen zidan osasun publikoa izan dudanean. Lotsagarria da EAJk osasun publikoan koordainketa sistema bati buruz hitz egitea, inplizituki bada ere, eta PSEk horri laguntza ematea.

Ez dizkiogu gure askatasunak salduko EAJri inolako boto edo eserlekuren truke, PSEk egiten duen bezala, eta orain EH Bilduk egin nahi duen bezala. Ez ditugu gure askatasunak salduko botere-koten edo guztiei askatasunak berdin ukatzen dizkien nazio-eraikuntzaren truke.

Gerra-danborrak entzuten dira, gerra-ekonomiakoren danborrak, eta eszenatoki horretan denoi askatasunak ematen dizkiguten eskubide sozialak bermatzen dituen indar bakarra Elkarrekin Podemos da, oligarkiarekin gobernatu nahi ez dugulako. Ezkerreko gobernua badugu, gertatzen dena gertatzen dela, Euskadin gobernu batek bermatuko du inori ez zaizkiola bere askatasunak faltako"

🗣Isabel Pejenaute: "Bada garaia zein estatu eredu nahi dugun erabakitzen utz diezaguten. Eta zergatik ez da egiten erreferendum hau? Galdetzeko beldur direlako, erantzuna badakitelako: ERREPUBLIKA. Erabakitzeko aukera ematea eskatzen dugu, herri justu eta sozial bat lortzeko itxaropena berriz izateko.
Justizia soziala, eskubideak, berdintasuna... eskatzen ditugu. ERREPUBLIKA behar eta nahi dugu"

 PODEMOS Ahal Dugu

14 Apirila 2024

Articulos relacionados

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input