Skip to main content

Juantxo Lopez de Uraldek Elkarrekin Podemosen azken 10 urteetako boto-emaileei eskatu die koalizioan konfiantza izateko, "esaten duena egiten duen bakarra delako"

Arabako zerrendaburuak, Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak, Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaileak, militantziak eta beste hautagai batzuek babestuta, konfiantza eskatu du beste behin

Ione Belarrak ziurtatu du EAJ PPren errezeta guztiak kopiatzen ari dela kanpaina honetan, Pradales jeltzaleak lankidetza publiko-pribatuari eta segurtasunari buruz egindako adierazpenei erreferentzia eginez

Juantxo Lopez de Uraldek, Arabako Elkarrekin Podemosen Eusko Legebiltzarrerako zerrendaburuak, Elkarrekin Podemosen azken 10 urteetako boto-emaileei konfiantza eskatu die. Era guztietako neurriak dituzten programen aurrean, gero alderdiek betetzen ez dituztenak, Elkarrekin Podemosen bermerik onena egindako lana dela ziurtatu du. Bestalde, Ione Belarrak aurpegiratu dio EAJri PPren formak hartu izana, lankidetza publiko-pribatuaz, segurtasunaz eta ETAz hitz egiten ari delako.

Podemos eta Alianza Verde alderdien arteko koalizioak hautesleei dei egin die azken 10 urteetan, garai honetan egindako guztia begiratzeko gonbidapena eginez. "Alderdi guztiek gauza asko agintzen dituzte euren programetan, baina gure bermerik onena egin dugun guztia da, eta aldaketak bultzatzen jarraitu nahi dugu", adierazi du López de Uraldek. Zerrenda-buruak adierazi du programek era guztietako neurriak hartzen dituztela, baina Elkarrekin Podemosek bakarrik programa beteko du.

Gainera, herritarrei apirilaren 21eko hauteskundeak EAJren eta EH Bilduren arteko lehia izango balitz bezala aurkezten arie zaiela ziurtatu du. Lehen postua lortzeko borroka bihurtu dela azaldu du eta ez Eusko Jaurlaritza gidatzeko. "benetako erabakia, zeinek gobernatuko duen eta ze politikak egingo diren baldintzatu ahalko dutena izango dira PSE edo Elkarrekon Podemos", adierazi du.

Bestalde, Podemoseko idazkari nagusiak esan du hautagaia "ekologismo politikoa hobekien ordezkatzen duen pertsonetako bat" dela, eta euskal herritarrei hauteskundeetara joateko deia egin die. "Datorren apirilaren 21ean euskaldunek Josu Jon Imazen botere bera edo gehiago dute. Hori ez da urte osoan gertatzen, EAJk bere interesen alde egiten duen bitartean", azaldu du Ione Belarrak.

Hauteskunde kanpainan hautagai jeltzalea egiten ari den adierazpenak ere aipatu ditu. "EAJk esaten duena gero eta antzekoagoa da PPk esaten duenarekin, lankidetza publiko-pribatua, segurtasuna eta ETAren kontua. EAJren eta PSEren botere blokea boterea galtzeko beldur da ", gaineratu du.

Amaitzeko, EH Bilduk EAJrekin gobernu bat bultzatzeko duen jarrera kritikatu du, ezkerreko gobernu batekin blokea gidatzeko gaitasuna duen honetan "argi ez" duelako. Hori dela eta, eskua luzatzu dio, klase popularrentzako gobernu baterako. "Nazio eraikuntza lehenesten ari dira eskubideen eraikuntzaren gainetik. Ezin da gobernua eraiki euskal herritarren arazoen arduradunekin ", esan du Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak.

 PODEMOS Ahal Dugu

16 Apirila 2024

Articulos relacionados

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input