Alex Etxeberria EJIEko zuzendari ohiak ‘ate birakarietako’ beste kasu batean parte hartu ote duen ikertu dadila eskatu du Elkarrekin Podemos IUk.
Elkarrekin Podemos-IUk bi galdera erregistratu ditu, Eusko Jaurlaritzari eta Olatz Garamendiren Sailari zuzenduak, Eusko Legebiltzarreko Mahaiak ez dituelako erantzun koalizioak Eusko Jaurlaritzako goi-kargudunen Etika Publikoaren Batzordearen osaerari buruz egindako galderei, hain zuzen “ate birakariei buruzko” kasuen gainean ikertu behar duen Batzordeari buruzkoak.
Legebiltzarreko bozeramaile Miren Gorrotxategik hau adierazi du: “Onartezina da Eusko Jaurlaritzak talde parlamentarioen galderei ez erantzutea, galdera sinple bat erantzun gabe uztiz, alegia Etika Publikoaren Batzordeko bost kideetatik zenbatek duten lotura EAJrekin. Ez dute erantzun nahi, bai baitakite bost kideetatik hiru gutxienez EAJkoak direla”.
“Inpartzialtasun politikorik eza ez da Estatuan bakarrik gertatzen, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren kasuan bezala. Euskadin ere erakunde askok dituzte gehiengo jeltzaleak, eta horiek politizatzen dituzte erakunde horietatik datozen erabakiak. Bata, argi eta garbi, Etika Publikoaren Batzordea da, eta ez da bakarra”, adierazi du Gorrotxategik.
Etika Publikorako Batzordeak, Olatz Garamendi sailburua buru duela, 83 ebazpen eman ditu, eta ez dute jakinarazi zenbatetan zigortu den goi-karguren bat 2 urteko gabealdia errespetatu gabe erabiltzeagatik eta kontratu publikoak esleitzeagatik edo nolabait mesede egiteagatik interes-gatazkak edo bateraezintasunak sor ditzakeen enpresaren batekin kontratatzeagatik.
“Gainera, Olatz Garamendi buru duen Batzordeari eskatu diogu iker dezala Alex Etxeberria EJIEko zuzendari ohiak legea urratu ote duen eta interes-gatazkarik ote dagoen Atlantic Data Infrastructure enpresa publiko-pribatuak kontratatua izan denean”.
Irekiaren datuen arabera, Alex Etxeberria EJIEko zuzendaria izan zen 2013ko azarotik 2022ko irailera arte, baina 2022ko abuztuan, Atlantic Data Infrastructure zuzendari nagusiak iragarri zuen Alex Etxeberria izango zela zuzendari nagusi berria.
“Nola liteke aurreko zuzendari nagusia EJIE utzi aurretik ere, Alex Etxeberria izendatzea Atlantic Data Infrastructure enpresa publiko-pribatuko zuzendari nagusi? Eusko Jaurlaritzak akzioen %15 ditu enpresa horretan? EJIEko zuzendariak enpresa hori eratzen lagundu du, eta orain enpresa horren zuzendari nagusia izango da. Hau ez bada ‘ate birakarien’ kasu argi bat, Garamendi sailburuak azal diezagula zer den", adierazi du Gorrotxategik.
“Euskadin, EAJko goi-kargudunak ikertu behar dituztenak EAJko kideen gehiengoa duen Batzorde Etiko bat diren bitartean, ‘ate birakariak’ ez dira desagertuko. Ez dago inpartzialtasunik, eta Batzorde horrek ‘ate birakariak’ betikotzeko eta jeltzaleak blindatzeko baino ez du balio”, esan du bozeramaileak.
PODEMOS Ahal Dugu
Sede de Bilbao
Calle Nervión 3, 5º C-D
Sede Donostia
Avenida de Navarra, 34
Sede de Vitoria-Gasteiz
Marques de la Alameda Plaza, 1