Skip to main content

Elkarrekin Podemosek ekitaldi bat egin du Errenterian, Kultura zinegotzigoa duen udalerrian, kultur aniztasunaren alde, parte-hartze kolektiboan eta emakumeen parte-hartzean oinarrituta

Ekitaldian izan dira Pilar Garrido, Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusia; Miren Echeveste, Elkarrekin Podemoseko Eusko Legebiltzarrerako hautagaia; eta Maite Gartzia, Errenteriako Udaleko Kultura zinegotzia. Juantxo Lopez de Uralde Arabako hautagaia ere bertan izan da.

🗣Pilar Garrido: "Kulturan aniztasuna bultzatzeko neurriak ditugu. Emakumeen parte-hartzean eta ekimenean oinarritutako kultura-jarduerak bultzatuko ditugu, eta arte eszenikoen plan bat diseinatuko dugu, balio-katearen premiei erantzunez. Kulturarako sarbide unibertsala bermatu behar diegu herritar guztiei, bai kulturaren kontsumoari dagokionez, bai aberastasun eta aniztasun hori erakusteko sortzaile izan ahal izateko.

Askotariko kultura-aniztasuna dugu, eta harro gaude horretaz, eta gure betebeharra da aniztasun horretara bide guztietatik hurbiltzea. Beharrezkoa da arteak eta kulturak hedatzeko plan bat egitea, aniztasun-irizpideekin, albistegietan kuotak jarrita, askotariko kultura hori ikus-entzule gehieneko ordutegian erakusteko".

🗣Miren Echeveste: "Kulturaren garapenean euskal gizarte osoak partekatzen duen mundu globalizatu honetan bide-orri bat definituta izango dugula bermatzeko, lidergo argi bat egon behar da Jaurlaritzan, Kultura Sail propio baten bitartez, Euskadin etorkizun kulturala norantz eraikiko dugun modu kolektiboan erabakitzeko zimenduak jarriko dituena".

🗣Maite Gartzia: "Errenterian proiektu sortzaileak, esperimentalak, prestakuntzakoak eta berritzaileak bultzatzen ari gara, herri sortzaile eta dinamiko baten alde lan eginez, aretoetan publiko eta estilo guztiei zuzendutako programa iraunkor baten bidez, eta sorkuntza egoitzen eta bitartekaritza programen bidez. Kultura lehentasunezko ildoa da Errenterian, eta, horregatik, kultura indartu eta babestuko dugu modu parte-hartzailean eta kolektiboan".

 PODEMOS Ahal Dugu

17 Apirila 2024

Articulos relacionados

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input