Skip to main content

Elkarrekin Bizkaiak gaueko garraio publikoa indartzeko akordioa lortu du

Bizkaiko Batzar Nagusiek lurralde historikoko gaueko garraio publikoa indartzeko adostasuna lortu dute. Akordioa Elkarrekin Bizkaiak gaur egin den Garraio, Mugikortasun eta Turismo Batzordean aurkeztu duen ekimen batetik abiatzen da. Batzar-taldeak ekimena proposatu zuen jadanik pasadan legegintzaldian arrakastarik gabe. Orain, berriro jarri du mahai gainean, herritarren beharrei erantzuteko.

Batzordeak onartu du garraio-zerbitzuak indartzeko edota aplikatzeko behar desberdinak sustatzea eta aztertzea. Bizkaiko eskualde guztietan asteburuan zerbitzu publiko eta mankomunatu bat martxan jartzeko beharra balioetsiko da, eraginpeko udalerrien eta gaueko zerbitzuan jarduten duten beste garraiobide batzuetako gertueneko geltokien arteko lotura ezartzeko.
“Bizkaian, gaueko garraio-sarea oso urria da. Izan ere, eremu askotan ez dago halakorik. Hala ere, eskaera hasieran eman daitekeena baino askoz ere handiagoa da, bai lanera joateko, bai lanetik etxera joateko, ordu-tarte jakin batzuetan. Hori bereziki gertatzen zaie ostalaritzako, industriako eta osasun-sektoreko langileei. Baina beharrezkoa da, baita ere, herritarrek beren gustuen eta beharren araberako kultur edo aisialdi eskaintza aurkitzen duten lekuetara hurbiltzeko”, azaldu du De Madariagak.

“Garraio publikoak lurraldea egituratzen du, kohesionatzen du eta aukera-berdintasuna sortzen du”, adierazi du. “Baina gaueko garraioa, gainera, garraiobide bidezkoa eta fidagarria da pertsonentzat, eta bereziki beharrezkoa da zenbait eremutan garatzea”, gaineratu du.

Hala ere, Elkarrekin Bizkaiaren bozeramailea sentsazio “gazi-gozoarekin” geratu da, uste baitu erantzuna ezin dela itxaron, bai haren lanketa, bai bertan islatzen diren ondorioen konponbideak ez direla atzeratu behar. De Madariagak adierazi duenez, egungo ordutegiek “ez dute aukera berdintasunik sortzen gazteengan”, eta, beraz, “ezin dute 2027rarte azterketa eta jardueren zain egon”. “Urrats garrantzitsuagoa izango litzateke 2024ko erdialdean gauzatzen badugu. Ez dut uste erantzun zehatzak, koiunturalak, ezartzea, horrela deitu nahi baditugu, baina gero egiturazkoak eta iraunkorrak izango direnak, 2024an ezin direnik martxan jarri”, adierazi du.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input