Skip to main content

Elkarrekin Bizkaiak adingabearen interes gorena Aldundiaren politiketan aplikatzea eskatu du

Eneritz de Madariaga: “Helburua da kontuan hartzea onartzen diren araudietan haurren eskubideak urratzen diren ala ez eta haur eta nerabeen bizitzan nola eragiten duen”

Elkarrekin Bizkaiaren bozeramaile Eneritz de Madariagak Foru Aldundiari galdetu dio zer neurri zehatzez baliatzen den adingabearen interes gorena bermatzeko bere jarduera guztietan.

“Genero-inpaktua Herri Administrazio honetako sail bakoitzari eragiten dion zerbait dela ulertzen dugun bezala, gauza bera gertatzen da honekin. Gertatzen dena da atzetik goazela, oraindik ez baitugu ulertzen etxe honetan onartzen diren neurrien eta politiken eragina neurtzea derrigorrezkoa dela, haurrei nola eragiten dien neurtzea betebeharra dela eta neurri horiek aplikatzeak edo aldatzeak ekarriko dituen zailtasunak konpontzeko mekanismoak jartzea betebeharra dela”, azaldu du De Madariagak.

“Helburua da kontuan hartzea onartzen diren araudietan haurren eskubideak urratzen diren ala ez eta haur eta nerabeen bizitzan nola eragiten duen”, adierazi du. “Nik, benetan, ez dut ikusten zertaz ari garen ulertzen denik, etxe honetako genero-ikuspegiaren zeharkakotasunaren gaian duela gutxi arte ulertu ez den bezala”, esan du.

Batzar taldeko bozeramaileak ohartarazi duenez, “gai horri muzin egiten jarraitzeko tartea txikia da” Euskadin legegintza-mailan egingo diren aurrerapenak kontuan hartzen badira. De Madariagak gogorarazi du duela gutxi onartu dela haurrak eta nerabeak babesteko lege-proiektuaren ponentziaren irizpena Eusko Legebiltzarreko Gizarte Politiketako Batzordean. Elkarrekin koalizioarekin lortu diren akordioen artean, honako hau jasotzen da: “adingabearen interes gorena aplikatzeko eta interpretatzeko, Nazio Batuetako Haurren Eskubideen 14. Batzordearen 2009ko Ohar Orokorrak ezarritako irizpideak eta jarraibideak hartuko dira kontuan”. Taldeak adierazi duenez, horrek esan nahi du “Aldundi osoari zeharkakotasuna ematea adingabearen interes gorenaren printzipioan, eta horrek esan nahi du haurren eta nerabeen eskubideen ikuspegia txertatzea politika publikoetan”.

De Madariagak, amaitzeko, eskatu du modu sistematikoan aplika dadila haurraren interes gorena erakunde publikoaren neurri guztietan; interes gorenaren ebaluazioa; legerian zehaztea haurraren interes gorena funtsezko kontsiderazioa dela proposatutako politikek haurren eskubideetan eta, beraz, haien interes gorenean dituzten ondorioak baloratzea; eta, emaitzak ebaluatzeko mekanismoak ezartzea.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input