“Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta hobetzea eta zabaltzea lortzen badugu, akordioan egongo gara”

Elkarrekin Podemos-IU hizketan ari da Jaurlaritzarekin Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) erreformatzeko. Hala adierazi dute Miren Gorrotxategi koalizioko bozeramaileak eta David Soto legebiltzarkideak gaur eman duten prentsaurrekoan.

Gorrotxategik azaldu duenez, DSBEaren lege-proiektuan elementu positiboak daude, baina hobekuntzak behar dira. “Proposamenak elkar trukatzen ari gara, arduraz, jakinda zein garrantzitsua den prestazio hau herritar askorentzat”, azaldu du. “Prestazioa hobetzea eta zabaltzea lortzen badugu, akordioan egongo gara”, aurreratu du.

Sotok hau azaldu du negoziazioan eskatuko dutenari buruz: “18 urtetik aurrera DSBE jasotzeko aukera unibertsala ezartzea. Edo, nolanahi ere, 23 eta 29 urte bitarteko bizitza independentea egiaztatzen duen baldintza kentzea”. Legebiltzarkideak garatu duen bezala, “betekizun horrek emantzipazio-atalasea 30 urtetan ezarrita segitzea sendotzen du”.

Lege-proiektuan, bizikidetza unitatea da DSBE jasotzen duen subjektua. “baterako titulartasunaren figura sortzea proposatuko dugu; horrela, kobraketa bizikidetza-unitateko titularren artean zatikatuko da eta etendura gertatuz gero, hura bete ez duenarentzat baino ez da egingo”, azaldu du legebiltzarkideak.

Sotok adierazi du, halaber, prestazioaren eta enplegagarritasunaren arteko lotura edo baldintza mantentzen dela. “Jasotzailearen ibilbidea zehazteko hasierako balorazioa LANBIDEk egiten du, gizarte zerbitzuen parte-hartzerik gabe. Kontrolik gabe, lan eskaintzek prekarietatea bultzatzeko arriskua dago. Baten batek -drakoniarra izateagatik- iristen zaion eskaintza bati uko egiten badio, prestazioa eten egingo da. Horregatik, LANBIDEra iristen diren eta hartzaileei helarazten zaizkien lan eskaintzak berrikustea nahi dugu”, azaldu du.

Era berean, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata ez da prestazioaren zenbatekoaren erreferentzia-elementua. “Orain xedapen gehigarri bidez ezartzen da Euskadiko Aurrekontu Orokorretan, KPI erreferentziatzat hartuta. Gure ustez, oraindik ez dira nahikoa diru-sarrerak bermatzeko errentan egin diren murrizketei aurre egiteko”, adierazi du. “Horregatik, hartzaileei segurtasuna emango dien ohiko indize bat bilatuko dugu”.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input

EGOITZAK

Sede de Bilbao
Calle Nervión 3, 5º C-D

Sede Donostia
Avenida de Navarra, 34

Sede de Vitoria-Gasteiz
Marques de la Alameda Plaza, 1

JARRAI GAITZAZU