Skip to main content

Datorren igandean, apirilaren 21ean Elkarrekin Podemos izango da indar erabakigarrria ezkerrera begiratzen duen gobernua lortzeko, gehiengo sozialaren alde lan egingo duena

Juantxo Lopez de Uralde koalizioaren Eusko Legebiltzarrerako Arabako zerrendaburuak azken 10 urteetako boto-emaileei eskatu die beste behin ere alderdian konfiantza izateko eta egindako lanagatik epaitzeko


Juantxo Lopez de Uralde Elkarrekin Podemoseko Arabako zerrendaburuaren esanetan, aldaketarako berme bakarra Elkarrekin Podemos "indartsua" da, "herritarren bizitza hobetuko duen eta lurraldea zainduko duen ezkerreko Eusko Jaurlaritza bat gauzatzeko". Hautagaiak %100 publikoa den Osakidetzaren alde egin du, lankidetza publiko-pribatuan oinarritzen ez dena, osasun ministroaren adierazpenen aurrean.

Podemos eta Alianza Verde alderdien arteko koalizioak Eusko Legebiltzarrerako kanpainari amaiera eman dio gaur Europa Jauregian. Bertan izan dira Juantxo Lopez de Uralde Arabako zerrendaburua, Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzailea, Guillermo Presa eta Leticia Jimenez Eusko Legebiltzarrerako hautagaiak eta Garbiñe Ruiz Elkarrekin Podemoseko bozeramailea Gasteizko Udalean.

López de Uraldek Mónica García ministroak osasun publikoan lankidetza publiko-pribatuari buruz egindako adierazpenak izan ditu hizpide. "Euskal kanpaina Osakidetzaren defentsa sutsuaren inguruan oinarritu da, eta orain, hauteskunde hauetara aurkezten den ustezko alderdi ezkertiar baten osasun ministroak lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du. Guk ezetz diogu ", adierazi du.

Arabako zerrendaburuak eskatu du iraganean Elkarrekin Podemos koalizioan konfiantza izan zutenek berriro egitea. "Kontua ez da programarik onena eta landuena daukagula, izan badugu ere, egiten duguna betetzen dugula baizik, gure ekintzari erreparatu behar diozue gobernuan, Eusko Legebiltzarrean, batzarretan, udaletan, hau da, erakunde guztietan", amaitu du.

Pilar Garridok, Podemoseko Euskadiko koordinatzaileak, herritarren beharrei erantzungo dien ezkerreko gobernu baten beharra azpimarratu du. "Guk ezkerreko gobernua eskatzen dugu, baina ez arrazoi ideologikoengatik bakarrik, sen onagatik baizik. Ezkerreko gobernu batek guztiontzako eskubideak defendatzen ditu: osasuna, hezkuntza, ekonomia sozial eta solidarioa, soldata publikoak... ", dio.

Halaber, EAJk eta, batez ere, PSEk etxebizitzaren arloan duten gelditasuna kritikatu du, 2015ean onartutako etxebizitzaren euskal legea kajoi batean utzi dutela baitio. "Euskadin desberdintasun sozialaren arrazoi nagusia etxebizitza ez eskuratzea da, eta horrek txirotu egiten ditu gehiengo sozialak eta gazteak, ezin baitituzte beren bizi-proiektuak martxan jarri. Igande honetan begiratu behar da nork bermatuko duen ezkerreko gobernu hori, azkenean Euskadin etxebizitza eskuratzeko eskubidea ahalbidetu dezakeena", adierazi du Euskadiko Podemosen koordinatzaileak.

Guillermo Presa Eusko Legebiltzarrerako hautagaiak mugikortasun jasangarriari buruz hitz egin du, Arabako lurraldea egituratzeko funtsezkoa baita. "Aldirietako zerbitzua Euskadira eskualdatzeak Araban zerbitzu berri bat egitea ahalbidetzen du, lehendik dagoen azpiegitura aprobetxatuz", zioen. Tren Publiko eta Sozial baten aldeko Plataformak defendatzen duen alternatiba.

Hala ere, Oscar Puenteren Garraio Ministerioak abiadura handiaren aldeko apustu irmoa egin duela salatu du. Proiektu "faraonikoa", Araba osoa lotuko lukeen tren bat garatzeko trazadura modernizatzea baino 2.000 milioi euro gehiago kostatuko litzatekeena, Presak abiadura handiko trena "hirietako premium bidaiarientzat bakarrik" dela ziurtatu du.

Bestalde, Leticia Jimenezek PSEri leporatu dio kanpainan "ezker oso aurrerakoi" gisa aurkeztea, baina 8 urte daramatzatela "gobernu eskuindar eta neoliberal" baten alde. EH Bilduri buruz ere hitz egin du, eta esan du koalizio soberanistak ez duela gobernagarritasuna ezkerretik aurreikusten. Aiaraldeak bizi dituen arazoak izan ditu hizpide Eusko Legebiltzarrerako hautagaiak. Besteak beste,koadrilak pairatzen duen desindustrializazioa aipatu du eta Glavistaren adibidea jarri du. "Batzar Nagusietako gure lankideek enpresaren esku-hartze publikoa eskatu zuten hura salbatzeko, eta beste behin  bakarrik geratu ginen, nahiz eta alderdi ezkertiar eta subiranistek enpleguak defendatu beharko lituzketen".

Eskola publikoa ere aipatu du, Amurrioko ikastetxe publikoetako 18 matrikulazio itunpekoetara bideratzea kritikatuz, eta hori "oso larria" dela uste du. Ildo beretik, Elkarrekin Podemoseko Gasteizko bozeramaileak adierazi du Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Legea indargabetzea bultzatuko dutela, eta berretsi egin du koalizioak euskal hezkuntza publikoarekin duen konpromisoa.

Egun hauetan Arabako hiriburuan ospatuko den Gasteiz ON modako pasabideari dagokionez, Ruiz Noriegak galdera bat egin die ikusleei "Euskal Eskola Publikoaz Harro" ko kamiseta seinalatuz: "Kamiseta haugustatzen zaizue, modan dagoela iruditzen zaizue? Elkarrekin Podemosentzat kamiseta hau ezinbestekoa da”.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input