"Barkamena eskatzea ez da nahikoa": Bildarratzi errespetua eskatu diogu eskola publikoarentzat, langileentzat eta ikasleentzat

Elkarrekin Podemos IUk salatu du Eusko Jaurlaritzak garraioaren negoziazioan eta Ordezkagunearen kolapsoan izan duen jokabideak agerian uzten duela jarduera bakoitzarekin euskal eskola publikoa baztertzen duela

Elkarrekin Podemos-IU legebiltzar-taldeak hainbat galdera erregistratu ditu Eusko Legebiltzarrean, eta horien bidez jakin nahi du zergatik ari diren arazoak sortzen ikasturtearen hasiera oztopatzen, eta horrek eragin zuzena eta bereziki euskal eskola publikoan.

Isa Gonzálezek, koalizioko legebiltzarkideak, bere galderetan eskatu du jakitea zer balorazio merezi duen Eusko Jaurlaritzak ikasturtea hasi baino ordu batzuk lehenago familia batzuen larritasuna luzatzeagatik; izan ere, ezin izan dute jakin seme-alabek sare publikoko ikastetxeetara joateko garraiobiderik izango ote zuten.

Era berean, Gonzalezek Eusko Jaurlaritzari eskatu dio azal dezala zer balorazio egiten duen Ordezgagunea plataformaren epaiaz; izan ere, Jokin Bildarratz sailburuak orain arte emandako azalpenak alferrikakoak baino ez dira, eta, gainera, ez dute esan nahi etorkizunera begira irakaskuntzarik atera duenik. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzako arduradunei ere galdetu die zer neurri hartuko duen, aurrerantzean azken orduko arazo horiek saihesteko.

“Ez da nahikoa barkamena eskatzea. Arazoak aurkitu eta irtenbideak eskaini behar dira. Eta eskola publikoa eta hura osatzen dutenak errespetatzea: familiak, langileak eta ikasleak. Orain arte, eta azken gertakariek erakusten dutenez, Jaurlaritza egiten ari den urratsek argi uzten dute jarduera bakoitzarekin euskal eskola publikoa baztertzeko bidean aurrera egiten duela, alegia gurea eta guztiona den eskola baztertzen ari da. Eta hori Elkarrekin Podemos-IUk ezin du onartu” adierazi du Isa Gonzalezek.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input

EGOITZAK

Sede de Bilbao
Calle Nervión 3, 5º C-D

Sede Donostia
Avenida de Navarra, 34

Sede de Vitoria-Gasteiz
Marques de la Alameda Plaza, 1

JARRAI GAITZAZU