Euskadiko Podemosek berdintasunezko alarde publiko baterantz aurrera egitea eskatu du Hondarribian, eta babesa adierazi dio gobernu talde berriari

2023ko irailaren 8a. Berdintasunezko alardea Hondarribian? Aurten hala ez bada ere, orain alkatetzaren kolore politikoa aldatu eta Abotsanitzen esku dagoen une honetan, Alardean benetako Berdintasuna sustatu nahi duela erakutsi duen Gobernu talde bat dagoenean, eta gatazka konpontzeko eskatzen duten ahotsa ugari dauden unean honetan, aukera-leiho bat ireki da aldaketaren legegintzaldia izan dadin Hondarribian. Gainera, Gipuzkoako ahaldun nagusiak soldaduz jantzita desfilatzen duten emakume guztiei eman die babesa, eta, horrela, bat egin du Emakunde eta Arartekoaren ohiko presentziarekin, bai eta Podemos eta Ezker Anitza-IU alderdien presentziarekin ere, besteak beste. Beraz, aurten, jaietan emakumeen eta gizonen parte-hartze askea babesten dutenek Euskadiko erakunde publiko guztien eta, EAJrena ezezik, Udaleko talde politiko guztien babesa dute; izan ere, EAJko zinegotziek uko egin diote alkatearen gonbidapenari. Zinez deitoratzen dugu jarrera hori, batez ere kontuan hartuta Irungo EAJko zinegotziek harrera egin ziotela Alarde parekideari joan den ekainaren 30ean.
Emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko eta sexuagatiko diskriminazioaren aurkako 26 urteko borroka feministaren ondoren, testuinguru politikoa eta soziala aldatu egin dira, esparru juridikoak aurrera egin du, eta tradizioetan hegemonia patriarkala defendatzen dutenak gero eta gutxiago dira eta babes sozial txikiagoa dute. Hala ere, oraindik ere berdintasuna arbuiatzen dute eta Alardeko Musika Bandak protagonizatutako jarreraren moduko zapalketak egiten dituzte, bere kideei deklarazio bat sinatzeko eskatu baitie, bere kausarekiko konpromisoaren berme gisa: “Alardearen beraren ekitaldian parte hartzen duen emakumea kantineraren ordezkari bakar gisa hartuz”.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea berriki erreformatu dela azpimarratu behar da; izan ere, 25. artikuluan, EAEko kultura-jardueretan sexuaren ziozko bereizkeria saihesteko eta emakumeen eta gizonen parte-hartze orekatua sustatzeko neurriak hartzeko asmoa mantentzeaz gain, atal bat gehitu zuen, berariaz debekatzen duena emakumeek gizonekiko berdintasun-baldintzetan parte hartzea onartzen ez duten edo hura oztopatzen duten kultura-jarduerak gune publikoetan antolatzea eta egitea.
Arrazoi horiengatik, Euskadiko Podemosek alarde parekidea lortzearen alde jarraituko du, baita Jaizkibel konpainiari babesa ematen ere Hondarribiko jaietan. Berdintasuna oinarrizko eskubidea da, nazioarteko onarpena duena, eta herri eta hirietako kaleetan, jaietan, azoka-esparruetan eta ikuskizunetan hasi behar da. Emakumeen parte-hartzea eremu guztietan normalizatzeak ahalegin kolektiboa eskatzen du, gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko, ikusi nahi dugun Alarde parekidea ikus dezagun.
Euskadiko Podemosek Hondarribiko jaietan edozein diskriminazio-zantzu desagertzeko eskatu du. Abotsanitzek dioen bezala, “Alardea guztion jaia da”; horregatik, emakumeek festan berdintasunean parte hartzeko duten eskubidea bermatuko da.
Horregatik guztiagatik, Euskadiko Podemosen ordezkaritza zabal batek, Miren Gorrotxategi Eusko Legebiltzarreko bozeramailea buru, Hondarribiko Alarde Parekidearen aldeko borroka babestu du irailaren 8an, Jaizkibel konpainiari lagunduz eta BERDINTASUNA lortzeko abian jartzen diren ekintza inklusibo, berdintasunezko eta feministei babesa emanez. Ezaugarri horrek bat egin beharko gintuzke eta ez banandu.
Zeregin horretan, Euskadiko Podemosek berdintasuneko eta diskriminaziorik ezeko gaietan aurrera egiteko lan egin du, eta, horretarako, apustu argia egin du berdintasunaren alorrean aurrekontua handitzeko, udalerrietara iritsiz; genero-ikuspegitik hainbat jai-ereduri buruz aurkeztutako azterlan bat bultzatu du, eta berdintasunari buruzko diagnostikoak egin ditu (alardeak eta jaiak barne) Irunen, esaterako. Gainera, Emakunderi eta Eusko Jaurlaritzari eskatu zaie gure herrietako jaiak eraldatzeko prozesuetan lagun dezatela; Emakundek egindako "Jaietan emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko tokiko prozesuak bultzatzeko gida" ezartzea babestu da, bai eta tokiko erakundeei prestakuntza ematea ere. Ez hori bakarrik, Emakunderi eskatu zaio gomendio zehatzak emateko jaietako desberdintasun eta diskriminazioen adibide argiak dituzten udalerriei.
Era berean, alderdiak emakumeen parte-hartze berdinzaleari buruzko eztabaida eta entzumena bultzatu du. Besteak beste, honako hauek agertu dira: “Emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko jaietan parte hartzeko estrategiak” azterlanaren egileak; Miren Echeveste Irungo Berdintasun zinegotzia une hartan, Irungo emakumeei indarkeria matxistei buruzko inkestaren emaitzak eta ondorioak azaltzeko; eta Emakunde-emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria, jai-eremua berdintasun-politiketan sartzeari buruz duen ikuspegia azaltzeko, eta jai-eremuan desberdintasun-egoera bat gertatzen den udalerriei egiten dizkien gomendioak azaltzeko.
Euskadiko Podemosek Eusko Legebiltzarrean duen ordezkaritzaren bidez, Elkarrekin Podemos-IU koalizioaren parte gisa, EAEko hiru lurralde historikoetan dauden batzarkide-taldeen bidez, eta bertan gauden euskal udalerrietako udal-ordezkarien bitartez, konpromisoa hartzen du eztabaida eta neurri eta politika publikoen onarpena sustatzeko, eremu batean ere emakumeak diskriminatzen jarrai ez dadin emakume izate hutsagatik, eta inor ez dadin diskriminatu genero-identitateagatik edo sexuagatik.
PODEMOS Ahal Dugu