Skip to main content

A25eko Manifestua

Urte garrantzitsua izan da 2022. urtea eta izaten ari da politika feministen eta emakumeen, neskatilen eta nerabeen aurkako indarkeriak desagerraraztearen inguruan aurrera egiteko. Horren erakusgarri dira martxoan onartu zen EAEko Berdintasun Legearen erreforma; irailean argitaratu zen Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzko Legea; Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldia Borondatez Eteteari buruzko  martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoaren erreforma-proiektua ere aurrera atera zen, zeinak, gainera, Zigor Kodearen aldaketa ekarri zuen, haurdunaldia borondatez eteteko kliniketara jotzen duten emakumeen  aurkako jazarpena zigortzeko. Era berean, Sexu Esplotaziorako Emakumeen Salerosketaren aurkako Lege Integralaren proiektua onartzeko prozesuan dago.

Beste ekintza mota batzuk ere egin dira, hala nola uztailean Gizarteratzeko eta Laneratzeko Plana onartu da sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimentzat eta prostituziotestuinguruetan dauden emakumeentzat;  haurrak babesteko sistemaren barruan, haur eta nerabeen sexu-esplotazioaren aurkako ekintza-plana sortu da; gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktima izan litezkeenei zerbitzu eta baliabide jakin  batzuk eskuratzeko aukera emateko neurriak ezarri dira, Ukrainako gatazka armatutik ihes egiten duten lekualdatutakoak barne; 2020tik 2022ra birtarte, Aukera Berdintasunerako Plan Estrategikoa (PEIO/ABPE) onartu  da; eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako III. Plan Estrategikoa (PEIEM/EGBEPE) onartu da, datozen lau urteetarako berdintasunaren arloko agenda politikoa markatzen duena (2022-2025).

Emakumeen, neskatoen eta nerabeen aurkako indarkeriak desagerrarazteko bidean aurrerapen horiek egin diren arren, aurten, Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Egunean, azken urtean gornzko joera izan  duten indarkeria mota guztiak salatu behar ditugu. Hazkunde negatibo hori ikusgarritasun eta sentsibilizazio handiagoarekin ere lotuta dago, eta horrek, aldi berean, aurrera egitea dakar indarkeria matxista guztiak  desagertzea lortzeko bidean.  Azken hilabeteetan, emakumeen aurkako indarkeriak nabarmen egin du gora, batez ere sexu-indarkerienak. Horren adibide da azken asteotan jakin dena: Euskadin % 27,2 igo da emakumeen sexu-askatasunaren aurkako indarkeria-salaketak. Datu horiek sexu-erasoei buruzkoak dira, eta, beraz, 2022an, salaketek % 75,7ko gehikuntza izan dute, Ertzaintzak  jasotako datuen arabera. Errealitate  hori Satevi zerbitzuak (Etxeko indarkeriaren edo sexuagatiko indarkeriaren biktima diren emakumeei informazioa eta arreta emateko Zerbitzu Espezializatua) jasotako datuetan ere islatzen da. Azken urtean, sexu- askatasunaren aurkako delituak salatzeko dei-kopuru bikoitza jaso du zerbitzu horrek. Gainera, kontuan izan behar dugu sexu-askatasunaren aurkako delituez ari garenean, ezin dugula espazio publikoan gertatutakoetan zentratu, espazio pribatuan gertatzen direnetan ere jarri behar dugula arreta, ia ez baitago horiei buruzko daturik.

Tabuarekin amaitu behar da sexu-indarkeriari aurre egin ahal izateko. Denok dakigu eremu publikoan egindako eraso bat sexu-indarkeria dela, baina beste egoera asko ere badira. Eremu pribatuko sexu-indarkeriak dira  ikusezinenak eta, askotan, identifikatzen zailenak, eta, ondorioz, haien benetako tamaina ezagutzeko zailenak ere bai. Emakunderen azken ikerketaren arabera, estatu mailako emakumeen %8,9k sexu-indarkeria  jasan du bikotekidearen edo bikotekide ohiaren eskutik bizitzako uneren batean. Zehazki, Espainiako sexu-indarkeriari buruzko azterlan bat argitaratu du aurten Andaluziako Osasun Publikoko Eskolak (EASP), Madrilgo  Complutense Unibertsitatearekin (UCM) lankidetzan. Azterlan horren arabera, hamahiru emakumetik bat (guztizkoaren %7,8) izanda bikotekideak bortxatua, bikotekidearengandik aparte jasan zuten kopurua  baino hiru aldiz gehiago (%2,2). Emakumeen eta nesken aurkako indarkeria mota hori seguruak izan beharko luketen espazioetan gertatu dira eta babesletzat jotzen diren pertsonengandik jaso dute.

Eta ikusezin bihurtutako indarkeriez ari garela, ezin dugu ahaztu indarkeria gineo-obstetrikoa, duela gutxira arte indarkeria gisa ere jasota ez zegoena (orain 2022ko martxoko EAEko berdintasun-legearen erreforman  aipatzen da), baina oraindik asko dago egiteko indarkeria hori ikusarazteko, sentsibilizatzeko, identifikatzeko eta desagerrarazteko. Hasteko, indarkeria gisa izendatzen da, baina ez da definitzen, eta Elkarrekin  Podemos-IUk Euskadiko Sexu eta Ugalketa Eskubideen Legearen proiektua aurkeztu zuenean, bertan definizioa ez ezik, horri aurre egiteko neurriak ere jasotzen ziren, baina erantzuna izan zen proposamen hori aintzat ez hartzea, “euskal emakumeen premiei erantzuten ez diela eta beharrezkoa ez dela” esanez. Bada, Europak ez du gauza bera pentsatzen, eta oso argi adierazi du bere txostenetan.

Espainiari etengabe egindako gomendioekin eta deiekin ez ezik, zehazkiago eta gure osasunzerbitzura ekarrita ere, oso aipagarria da Nahiaren kasuari buruzko txosten gordina. Txosten horretan argi eta garbi  adierazten zen Osakidetzak eta bertako langileek indarkeria obstetrikoa erabili zutela haren aurka. Argi eta garbi adierazten da indarkeria gineo-obstetrikoa badagoela eta eragin gordina duela, txostenean erakusten den  egoera horretaz gain, dauden datu urriek erakusten dute Espainiako lurraldean emakumeen %38,3k, gutxienez, indarkeria mota hori  pairatu dutela. Hala ere, ehuneko hori handiagoa dela uste da; izan ere, jasan  arren, emakume askok ezin dira jabetu indarkeria mota hori jasan dutela, hain zuzen ere indarkeria mota hori ikusezina delako eta ukatu egiten delako.

Era askotara eragiten gaituzten indarkeria mota asko daude. Indarkeria instituzional, sinboliko, psikologiko eta hitzezkoaren eraginpean gaude etengabe, eta indarkeria horri aurre egin behar diogu emakume, haur eta  nerabeen aurkako indarkeriak eremu eta esparru guztietatik desagerrarazten saiatzen garenean. Horren adibide da Sexu Askatasunaren Berme Integralaren Legearen buru izan diren emakumeak (soilik bai da bai)  jasaten ari diren indarkeria eta jazarpena. Lege hori tresna legegile bat da, emakumeentzako babes gisa pentsatua, eta bizi garen sistema matxista eta misoginoa emakumeak zigortzeko elementu gisa erabiltzen saiatu da.

Emakume izateagatik bortxatzen gaituzte emakumeentzat sortutako estereotipo eta rol patriarkala ez betetzeagatik bortxatzen gaituzte, eta rol horretan makurtu nahi gaituzte; zigortzen gaituzte geure burua babesten  saiatzeagatik eta indarkeria jasateko mehatxurik gabeko bizitza bermatzeagatik.

Garrantzitsua da icebergaren erpinean ez geratzea. Indarkeria matxisten alderdi eta sakonera guztiei heldu behar zaie; bestela, ezingo ditugu inoiz desagerrarazi. Hamarkadak daramatzagu gizonezko bikotekideen edo  bikotekide ohien eskutik emakumeen hilketak salatzen eta ikusarazten, baita bortxaketen gorakada ere, eta horri esker, herritar gehienek indarkeria matxistatzat jotzen dute. Ezin ditugu aipatu gabe utzi, baina garaia da  indarkeria motak zabaltzeko eta errealitatea ikusarazteko; izan ere, bizi garen gizarte matxistak indarkeria sinbolikoaren gainean sendo oinarritutako egitura izaten jarraitzen du. Ez bagara errora joaten, gainerako  indarkeriak sostengatzen, normalizatzen eta ahalbidetzen dituzten eta ikusezinak diren indarkerietara, ez dugu inoiz amaituko sistema patriarkal-kapitalistarekin, emakume izateagatik bortxatzen gaituenarekin, erasotzen  gaituenarekin, hiltzen gaituenarekin.

Podemos Euskaditik bat egiten dugu Euskadiko mugimendu feministek deitutako ekitaldiekin, eta militante guztiak animatzen ditugu gauza bera egitera. Bat eginik salatuko dugu emakumeen aurkako indarkeria  matxistak fenomeno estrukturala eta politikoa direla, eta horregatik funtsezkoa da emakumeen oinarri materialak, sinbolikoak eta diskurtsiboak ezagutzea eta ikusaraztea. Matxismoaren eta patriarkatuaren eguneroko  oinarriak dituen alderdi guztiak zalantzan jarriz soilik desagerraraziko ditugu indarkeria matxistak.

Indarkeriez nazkatuak. Soilik bai da bai!

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input