"Zergatik ezin da egon Euskadin aurrekontuak kontrolatzeko bulegorik?"

Elkarrekin Podemos IUk tresna horren sorrera bultzatzen jarraitzeko konpromisoa hartu du, EAJk, PSEk eta Voxek gaur Eusko Legebiltzarrean arbuiatu arren

“Legegileek aurrekontu-proiektuak aztertu, onartu eta zuzentzerakoan ahalik eta erabakirik onenak har ditzaten, azterlan eta txosten independente eta profesionalak izan behar dituzte, gobernuak proposatzen dituen jarduketa programen benetako kostuei eta horiek gauzatzeko eskura dauden baliabideei buruz. Estatu Batuetan 1974an ezarri zen Aurrekontu Bulegoa. Badago Espainiako Kongresuan, Senatuan, gure inguruko parlamentu autonomiko gehienetan. Zergatik ez hemen?”

Horrela mintzatu da gaur goizean David Soto Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkidea. EAJk, PSEk eta Voxek EAEko Aurrekontu Bulego hau sortzeari uko egin diotela egiaztatu ondoren, ekimen hau aurrera ez ateratzea ulertezintzat jo du, eta eztabaida hau behingoz irekitzeko aitzakiak alde batera uzteko eskatu du: "Aktibatu ezazue ponentzia eta onar dezagun", eskatu du Sotok.

Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak bulego hau irekitzeko beharra demokrazia indartzeko bidean kokatu du, pixkanaka sortzen ari den desengainuari aurre eginez. “Ez gaude batere pozik demokrazia honekin, baina hau ez da txarra. Horregatik uste dugu errepublikanismoaren balioetan aurrera egin behar dugula, instituzionaltasun sendo eta indartsu batekin”, ondorioztatu du Sotok.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input

EGOITZAK

Sede de Bilbao
Calle Nervión 3, 5º C-D

Sede Donostia
Avenida de Navarra, 34

Sede de Vitoria-Gasteiz
Marques de la Alameda Plaza, 1

JARRAI GAITZAZU