Skip to main content

“Ezin dugu begiratu nola desegiten dituzten gure industriak horri buruz ezer egin gabe”

Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkide David Sotok Nervacero, Laminaciones Arregui eta Urduliz Mecanerren industria eta enplegua mantentzeko neurriak hartuko dituen galdetu dio Eusko Jaurlaritzari / “Orain jabe berriak Goldman Sachs edo Deutsche Bank dira, eta horrek kezka handia sortzen digu”.

David Soto Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkidea “oso kezkatuta” agertu da gaur, euskal industriaren sektorean izan diren azken berriak direla eta.

Alde batetik, Stellantis automobilgintzako korporazioak Urduliz Mecaner enpresaren itxiera eta 144 langileren kaleratzea iragarri du. Bestalde, Bartzelonako epaitegi batek Celsa Taldeko hartzekodunen aldeko epaia eman du. Talde hori Trapagarango Nervaceroren eta Gasteizko Laminaciones Arreguiren bi lantegiren jabea da eta 450 langile ditu.

“Orain, Goldman Sachs edo Deutsche Bank dira Nervacero eta Laminaciones Arreguiren jabe berriak, eta horrek biziki kezkatzen gaitu”, ziurtatu du gaur Sotok.

“Euskal industriaren zati handi bat korporazio handien eta inbertsio-funtsen esku geratzen ari da, lurraldean inolako sustraitzerik izan gabe, eta epe laburrera etekina lortu nahi dute. Ezin dugu begiratu nola desegiten dituzten gure industriak horri buruz ezer egin Gabe”, gaineratu du.

Hori dela eta, Elkarrekin Podemos-IU legebiltzar taldeak galdera sorta bat aurkeztu du gaur goizean, idatziz erantzuteko. Bertan, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio argitu dezala ea Stellantisekin eta Celsa Taldeko jabe berriekin bilduko den, eta ea neurririk hartuko duen Urduliz Mecaner ixtea saihesteko eta Nervacero eta Laminaciones apurka-apurka eraistea saihesteko.

"Lehendakariak Siemens Gamesako lantegiak eta enplegua arriskuan egongo ez zirela zioen hasierako baikortasuna ikusita, orain zuhurtzia handiz jokatu behar da eta Celsako lantegietan eta, zehazki, Laminaciones Arregirekin gerta daitekeenari oso adi egon", ondorioztatu du Sotok.

 PODEMOS Ahal Dugu

Recibe nuestros newsletters

Invalid Input
Invalid Input